Dimidio

Koordenatuak: Zeruko mapa 22h 57m 28.0s, +20° 46′ 08″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dimidio
Behaketa
Gorputz-gurasoa51 Pegasi (en) Itzuli
AurkitzaileaMichel Mayor eta Didier Queloz
Aurkikuntza-data1995eko urriaren 6a
KonstelazioaPegasus
Igoera zuzena344,36658506978 °
Deklinazioa20,768828400198 °
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia0,052 AU
Eszentrikotasuna0,0069
Orbita-periodoa4,2308 egun
Makurdura orbitala80 °
Periapsiaren argumentua54,1 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa1,9 R_J
Masa0,46 M_J
Albedoa0,5
Izendapenak

Dimidio edo 51 Pegasi b exoplaneta bat da. Lehen exoplaneta honen aurkikuntza 1995eko urriak 6an iragarri zuten Michel Mayorrek eta Didier Quelozek Nature zientzia aldizkariaren 378. aleko 355. orrialdean, abiadura erradialeko metodoa erabiliz Haute-Provenceko Behatokian ELODIE espektrografoarekin.

Aurkikuntza iragarri ondoren, planeta honen existentzia San Francisco State Universityko Geoffrey Marcey doktoreak eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko Paul Butler doktoreak berretsi zuten, Kaliforniako San Jose hiritik gertu dagoen Lick Behatokiko Hamilton espektrografoa erabiliz.

2017an uraren arrastoak aurkitu ziren bere atmosferan[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

51 Pegasi b, 51 Peg b bezala laburtua, informalki Belerofonte deitua izan zen. Bere aurkikuntzaren ondoren, bere existentzia bere ezaugarri asko ezagutzea ahalbidetu duten behaketa askoren bidez berretsi da. Detekzio mota abiadura erradialena izan zen planetaren masa orbitaren okerdura angeluaren senoagatik biderkatuta ematen duen emaitza neurtzea ahalbidetzen duena m·sin (i) = 0.468 +/- 0.007 (masa jobianoetan neurtua). Metodo honek planetak izan beharko lukeen gutxienezko masa ematen digu. Abiadura erradialen bariazioek 59 metro segunduko zabalera bat dute eta 4.239 ± 0.001 eguneko orbita periodoa erakusten dute. Asko espekulatu da planeta honek masa txikiagoko planeta bat lagun duela urrunagoko orbita baten, 51 Pegasi bizigarritasun eremuan Lurraren antzeko planeta bat izateko hautagaietakotzat sailkatua egoteraino, sistema honetan ere, gure eguzkiaren hain antzekoa den izar batekin, bizigarritasun eremu hau 1 eta 2 unitate astronomiko bitarteko distantzian dagoelarik.

Hasiera batean gasezko erraldoien eraketa teoriek halako planetak izarretik hain gertu eratzeak debekatzen duenez gorputz harritsu bat zela uste zen arren, gaur egun hain masa handia soilik Jupiterren antzeko gasezko erraldoi batekin bateragarria dela uste da.

Lehen exoplanetaren aurkikuntza astronomia ikerketaren arrakasta handi bat izan zen astronomoei planeta erraldoiak orbita txikietan egon zitezkeela erakutsi zienean, ordura arte kontutan hartu ez zena. Behin planeta horiek existitu zitezkeela ikusi zenean, bata bestearen atzean antzeko beste planeta asko aurkitu ziren. Gaur egun, 51 Pegasi Jupiter bero deritzon kategoria bateko planeta bat da. 51 Pegasi bezalako planetak ez dira bateragarriak egungo planeta eraketa teoriekin, eta, beraz, bere aurkikuntzak planeta migrazioaren teoria berriei buruzko eztabaida bultzatu zuen, horien arabera, planetak, euren existentzian zehar, euren orbitetan, euren izarragandik jatorrian eratu ziren tokia baino hurbilago egon arte eboluzionatu dezaketelarik. Planeten eraketa eta eboluzioaren tesien birplanteamenduak gaur egun ere oraindik jarraitzen du muturrekoagoak diren orbita eta masadun mundu bitxi gehiagoren aurkikuntzarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Water detected in the atmosphere of hot Jupiter exoplanet 51 Pegasi b» phys.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]