Didier Queloz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Didier Queloz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDidier Patrick Queloz
JaiotzaLausana1966ko otsailaren 23a (58 urte)
Herrialdea Suitza
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMichel Mayor
Doktorego ikaslea(k)Amaury Triaud
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, astrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Genevako Unibertsitatea
ETH Zürich
ETH Zürich  (2021 -
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Nazioarteko Astronomia Elkartea
Zientzien Pontifize-Akademia

Didier Patrick Queloz (1966ko otsailaren 23a) astronomo suitzar bat da, exoplanetetan espezializatua, eta irakasten du Genevako Unibertsitatean eta Cambridgeko Unibertsitatean, non, gainera, bekaduna den Trinity Collegen. Bereziki ezaguna da 1995ean Michel Mayor-ekin batera aurkitu zuelako 51 Pegasi b, lehen exoplaneta aurkitu zena Eguzki sistematik kanpo. 2019ko urriaren 8an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Michel Mayor eta Jim Peebles-ekin batera.[1]

Formazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Didier Queloz-ek Fisikako masterra egin zuen Genevako Unibertsitatean, eta diplomatu zen 1990ean. 1992an astronomian eta astrofisikan graduatu zen. Geroago, Genevako Behatokian osatu zituen doktore ikasketak, eta 1995ean bere tesia idatzi zuen, Korrelazio gurutzatuen bidezko ikerketa, Michel Mayor-en zuzendaritzapean.

51 Pegasi b aurkitu zutenekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, Queloz doktoregaia zen Genevako Unibertsitatean, berak eta Michel Mayorrek, bere doktore zuzendariak, lehen exoplaneta aurkitu zutenean sekuentzia nagusiko izar baten inguruan. Quelozek Haute-Provenceko Behatokian egin zuen 51 Pegasiren analisia, abiadura erradialaren neurketak erabiliz (Doppler espektroskopia) ELODIE espektrografoarekin, eta harritu egin zen aurkitu zuenean planeta bat 4,2 eguneko orbita periodoa zuena. Planetak, 51 Pegasi b, zalantzan jarri zituen ordura arte planeten eraketaz zeuden ikuspuntuak, hura Jupiter bero bat baitzen, alegia, planeta gaseoso erraldoi bat, baina oso hurbila bere izarretik.

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteroide batek, (177415) Queloz, haren izena darama.[2]

Fisikako Wolf saria 2017an Michel Mayorrekin batera, lehen exoplaneta aurkitzeagatik, zeina eguzki motako izar baten orbitan baitzebilen.

Fisikako Nobel saria Michel Mayorrekin batera, lehen exoplaneta aurkitzeagatik. Hirugarren sariduna Jim Peebles izan zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lorenzo, Uxue Gutierrez. «Fisikako Nobel saria James Peebles, Michel Mayor eta Didier Quelozentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
  2. «JPL Small-Body Database Browser» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
  3. (Ingelesez) Devlin, Hannah; Sample, Ian. (2019-10-08). «Nobel prize in physics awarded to cosmology and exoplanet researchers» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]