Edukira joan

Dindirri (dantza taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dindirri (dantza taldea)
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data1945
LehendakariaJosé Luis Etxebarria Goiri
Iñaki Irigoien
Bestelakoak

Dindirri Dantza Taldea euskal dantzak lantzen dituen Bilboko talde bat da. 1945. urtean sortu zen. Besteak beste Txelu Etxebarria izan zen sortzaileetako bat. Iñaki Irigoien dantzari eta zuzendaria ere izan da.[1][2][3]

Sorrera (1945-1949)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Iparralde Dantza Taldea izena zuen (Grupo de Danzas Iparralde), hainbat gazte gogotsuk hala erabakita jaio zenean, horien artean gudari ohi batzuk. Bilboko Koralaren (Coral Bilbaína) babespean sortu zuten, Pertica maisuaren zuzendaritzapean, 1947. urtera arte. Bigarren zuzendaria Manu de Otañu donostiarra "Okela" izan zen 1949 arte. [4]

Txelu Etxebarria zuzendari (1949-1960)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txelu Etxebarria eskuinaldean

Garai horretan taldeak Dindirri izena hartu zuen eta Iparralde izena utzi. 1949tik 1960ra arte, talde hori José Luis Etxebarria Goiri "Txelu"-k zuzendu zuen. 1936 baino lehen bazegoen "Dindirri" izeneko dantza-talde bat. Gerraostekoa baina garai zailena izan zen, baina dantzarekiko eta herriarekiko zaletasuna bizirik mantentzea lortu zuten. Etxebarriaren zuzendaritzapean taldea maila artistiko handiena lortu zuen eta onenetakotzat hartzen zuten. Bere zuzendaritzapean sortu ziren "Gaztedi" eta Galdakaoko "Andra Mari" dantza taldeak. 1964an, Etxebarriak txistu metaliko ospetsua asmatu eta eraiki zuen, ordura arte ezagutzen zen txistu-sonoritatea hobetu zuen, soinu garbiago lortuta. 1969an Bizkaiko dantza-liburu baliotsu bat argitaratu zuen ("Bizkai'ko Dantzak").[4]

Iñaki Irigoien zuzendari (1960-1970)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iñaki Irigoien (1958)

Iñaki Irigoien Basurtuko (Bilbo) Beti Jai Alai taldean ikasi zuen dantzan, Igorrekoa zen Silvestre Elezkano Txilibrin irakaslearekin. Dindirri taldean geroago hasi zen 1952an; hasieran zortzi urtez dantzari, baina gero 1960ean Txelu Etxebarriak zuzendari-lanak utzi zituenean Irigoienek hartu zuen zuzendaritza hamar urtez.[5][6] Jon Pertika ere ibili zen antolakuntzan. Geroago Irigoin soziologo eta dantza-ikertzaile aritu zen (1970-1978) eta Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria ere (1978-1990).[7]

« Athletic bezalakoa zen Dindirri taldea, talde bakoitzetik dantzaririk onenak aukeratzen zituen, nik 16 urte nituen sartu nintzenean. »

Begoña Arroyo


  • 2019: III Dantza Tradizionalaren Esker Onak saria Dindirri dantza taldeko fundatzaileei.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Dindirri dantza-taldea» Herri Ondarea (kontsulta data: 2022-01-28).
  2. Labayru Fundazioa.; Etxebarria, Igone; Etxebarria, Nerea; Luis Angel, Gaintza; Orbe, Jose Luis. (2024). Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean | Labayru Fundazioa. (kontsulta data: 2025-01-05).
  3. Bilboko dantza taldeak diktadura garaian | Labayru Fundazioa. 2024-12-16 (kontsulta data: 2025-01-05).
  4. a b (Gaztelaniaz) «GRUPO DE DANZAS DINDIRRI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-01-28).
  5. «Iñaki Irigoien» Bizkaiko Dantza Testigantzak. Dantza Webgunea, Bilbo (kontsulta data: 2017-07-22).
  6. Morales, Marta. [http://www.deia.com /2016/03/06/ortzadar/inaki-irigoien-rdantza-hizkuntza-bat-dar Iñaki Irigoien: “Dantza hizkuntza bat da”. Deia (2016-0306). ] (kontsulta data: 2017-07-21).
  7. «Euskal Dantzarien Biltzarra : HISTORIA» Euskal Dantzarien Biltzarra (kontsulta data: 2017-07-21).
  8. «Vías abiertas a la cultura | Dantzanet» www.dantzanet.net (kontsulta data: 2022-01-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]