José Luis Etxebarria Goiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txelu Etxebarria» orritik birbideratua)
José Luis Etxebarria Goiri

Bizitza
JaiotzaBegoñako errepublika1925eko martxoaren 29a
HerrialdeaBizkaia
Heriotza2015eko apirilaren 20a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, txistularia, abesbatza-zuzendaria eta doitzailea
Lan nabarmenak
KidetzaDindirri
Gaztedi (dantza taldea)
Andra Mari (dantzari taldea)
Izengoitia(k)Txelu

José Luis Etxebarria Goiri (Begoña, 1925eko martxoaren 29a - 2015eko apirilaren 20a[1]) Begoñako dantzari, dantza-talde zuzendari eta txistulari ospetsua izan zen, beti Txelu ezizenaz ezagutu izan zena.[2][3][4]

Dantzari eta dantza-zuzendaria (1933-1960)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebarria jaio zenean Begoña nekazal eremua zen, baserriz, txakolindegiz eta euskaldunez betetako tokia. Sei urterekin hasi zen dantzan batzokian, eta 8 urte zituela 1933an, Jose Antonio Agirre, hiru urte geroago lehendakaria izango zenaren ezkontzan dantzatu zuen.[2][5]

Dantzari eta txistulari.

Gerran ume gudari aritu zen, baserriz baserri eskopetak batzen. Frankismo garaian hasieran debekatuta egon ziren euskal dantzak, baina 1943an "Coral de Bilbao"-ren gerizpean sortu zen dantza taldean aritu zen, gero "Coral del Ensanche"-n, eta 1947an Dindirri taldea sortu zenean harekin hasi zen dantzan. Coliseo Albiatik Ayala Antzokiko Gazte Lekura eraman zituzten entseguak doako dantza ikuskizunen truke. Bizkaiko lehen dantza taldea izan zen eta zuzendariak gaixotasun baten ondorioz bere ardura utzi zuenean, Txeluk ordezkatu zuen dantzari eta zuzendari artistiko lanak uztartuz. eta horrela artu zen 1949 eta 1960 bitartean.[2][5]

Dindirri utzi gabe 1951an Santutxuko Gaztedi dantza taldearen sorreran parte hartu zuen Txeluk, eta sei urtez aritu zen gero taldea dinamizatzen.[6] 1959an Galdakaoko Andra Mari taldea sortu zenean bertako zuzendari izan zen, baita Durangaldeko Sokadantza eta Dantzari-dantza irakasteko maisua ere.[7][8][9][10] Gernikara, Lekeitiora, Donostiara, eta Tuteraraino ere joan zen batzuetan opor-garaian bertako dantzak ikasteko edota hangoei Bizkaiko dantzak erakusteko.[2]

Dantza liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzari eta zuzendari artistiko gisa 28 urtez aritzeak talde bakoitzak bere erara dantzatzen duela erakutsiko dio Txeluri. Horregatik iturrietara joko du eta Durangaldean Berrizko (Alejandro Aldekoa) eta Garaiko taldeek euren dantzak irakatsiko dizkiote. Lekeitioko Kaxarranka eta Arretxinagako San Migelen dantza (Xemeingo dantza) ere jasoko ditu.

  • Ikasitako guztiarekin 1969an bere lehen liburua argitaratuko du Bizkaiko dantzei buruz. Hasierako bertsioan dena gaztelaniaz eta Dantzari dantzaz bakarrik, geroko bertsioetan euskarazko zatiak eta beste dantza batzuk joan zen gehitzen.[11][12][2]
  • 1984an Bilbao Bizkaia Kutxaren Temas vizcaínos bilduman (Bizkaiko gaiak) Bizkaiko dantzak izenburuko liburuxka atera zuen, euskaraz eta 112 orrialderekin (ISBN: 978-84-505-0236-7).[13][14][15]
  • 1990an, denbora horretan aurkitutako aldaketak kontuan izanik, berrikuste sakona egin ondoren “Bizkaiko dantzak – 1990 urtea” izenburuko liburua idatzi zuen, baina ez zen argitaratu.[5]
  • Bizkaiko dantzak (1969)
    Bizkaiko dantzak (1969)
  • Bizkaiko dantzak (1969)
    Bizkaiko dantzak (1969)
  • Bizkaiko dantzak (1984)
    Bizkaiko dantzak (1984)
  • Bizkaiko dantzak (1984)
    Bizkaiko dantzak (1984)

Txistularia eta txistu metalikoaren asmatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistu metalikoarekin.

Dantzak txistua ezagutzeko premia sortzen dio eta bere kasa musika eta txistua jotzen ikasiko du Bonifacio Fernandez Boni-ren babesean, Joakin Landaluzek egindako txistu batekin. Biak garaiko txistulari ezagunak ziren.[5]

Txistularia ere bazen eta bera izan zen metalezko lehen txistua prestatu zuena 1964an, Bonifacio Fernandez Boni txistulariaren gainbegiradarekin.[7][4] Ofizioz doitzailea zen Artagan mekanika-tailerrean Begoñan, eta bere eguneroko lana metalezko piezak prestatzea zen, diseinu eta plano baten arabera. Egun batean metalezko txistu bat egitea bururatu zitzaion. Diseinatu eta tailerreko makina eta tresneriekin esperimentatzen hasi zen. Eta azkenean soinu garbiago duen txistu bat lortu zuen. Harrezkero horixe izan zen berak gehenetan erabiltzen zuen txistu mota.[2]

Abesbatza-zuzendaria (1987-1998)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jubilatu ondoren, Santagedako usadiozko koplak kantatzera ateratzen hasi zen Begoñako lagun-giroan, ez dirua biltzeko asmoarekin baizik eta ohitura mantentze aldera. Kantu zaleak izanik lagunek kopletatik haratago jarraitzen zuten eta koru bat osatzea eskatzen zieten.[5]

Abesbatza-zuzendari

1987ko martxoaren 26an sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza, Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora Garaizarko frontoiko gela batean jarraituko zuten. 1989an izen bereko emakume abesbatza bat ere eratu zuten.

1992an koru biek izena aldatu eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) federatzen da.

Begoñan antolatzen den Bizkaiko Abesbatzen Astean zuzendu zuen azkenekoz Txeluk gizonen abesbatza 1998an. Ikusmen-arazoengatik utzi zuen bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”-ri pasa zion. 2008ko urtarrilaz geroztik Miren Zubieta Egia da abesbatzaren zuzendaria.[3]

2015ko apirilaren 20an, Begoñako Garaizarko bere etxean hil zen 90 urterekin.[5]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010eko Santa Zezilia eguna ospatzeko eta “Txelu” omentzeko koru biek, Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraia kontzertu bat eman zuten elkarrekin.
  • 2014ko urriaren 12an 'Txelurekin kantuz eta dantzaz' ikuskizuna antolatu zuten omenaldi gisa Bilboko Campos Eliseos antzokian. Euskal Irrati Telebista grabatu eta zabaldu zuen gero CD batean.[3] Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak,  eta Garaizarko Matsorriak Begoñako Sustraiak abesbatzek parte hartu zuten. Txeluren argazkiz eta irudiz osaturiko bideo labur batekin hasi zen ekitaldia. Audioa, berarekin harremanak izan dituztenen testigantzekin eta Arkaitz Estiballesen bertsoekin.[4]
2014ko omenaldiko bideoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jose Luis Etxebarria Goiri 'Txelu' hil da
  2. a b c d e f «Jose Luis Etxeberria Txelu euskal dantzetan bizitza» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  3. a b c «'Txelurekin kantuz eta dantzaz' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  4. a b c dantzancom. «Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  5. a b c d e f «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  6. «Jose Luis Etxeberria Txelu euskal dantzetan bizitza» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  7. a b Dindirri dantza-taldea Auñamendi entziklopedian.
  8. Jose luis Etxebarria "Txelu" Igor Irastorzaren artikulua Berton, Mahatserriko aldizkarian (13. zenbakia, 1999ko apirila).
  9. Gure Maisuak atala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko webgunean.
  10. Etxebarria, Txelu. (1992-07-01). «1992; Soka dantza» www.soinuenea.eus (Txistulari aldizkaria 151. Uztaila-Abuztua-Iraila.) (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  11. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1969). Danzas de Vizcaya = Bizkai'ko dantzak. La editorial vizcaina PMC 920130590. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  12. Danzas de Vizcaya (Bilbo, 1969).
  13. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  14. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  15. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]