Diofanto Alexandriakoa
Itxura
| Diofanto Alexandriakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Διόφαντος |
| Jaiotza | Alexandria, 200/214aren inguruan |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Alexandria, 284/298aren inguruan (83/84 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|

Diofanto Alexandriakoa (antzinako grezieraz: Διόφαντος ὁ Ἀλεξανδρεύς, Dióphantos ho Alexandreús), matematikari grekoa, Alexandriako eskolakoa, 200/214aren inguruan jaio zen eta 284/298aren inguruan zendu zen. Arithmetica du obra nagusia; bertan, lehen mailako ekuazioei buruzko teoria bat eta bigarren mailako ekuazioei emandako soluziobide bat azaldu zituen. "Aljebra modernoaren aitzindaria" izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandrian jaio zen, ezer gutxi dakigu bere bizitzaz zendu zen adina izan ezik, greziar antologian gordetako asmakizun eran idatzitako epitafio honi esker.
| « | Bidaiari! Hemen datza Diofantoren gorpua, eta zenbakiek frogatuko dute zeinen luzea izan zen haren bizitza, zeinaren seirena haurtzaroa izan zen; gaztaroa hamabirena; ezkonbizitza antzuak zazpirena bete zuen; beste bost urte pasa ondoren bere lehen semea izan zuen; hura aitaren adin osoaren erdia zuenean hil zen; lau urte geroago gertatu zen Diofantoren heriotza. | » |
Epitafio hori egia bada, zenbat urtez bizi izan zen Diofanto?
- , non x Diofantoren adina den.
Horren arabera, Diofanto 84 urte zituela hil zen.