Dōgen
Dōgen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 文殊丸 |
Jaiotza | Koga (en) , 1200ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Kyoto, 1253ko irailaren 29a (53 urte) |
Familia | |
Aita | Minamoto no Michichika |
Ama | Fujiwara no Ishi |
Leinua | Koga family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Irakaslea(k) | Myōzen (en) Rujing (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | bhikkhu (en) , filosofoa eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | 高祖 |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Sōtō Zena |
Dōgen Zenji (japonieraz: 道元禅師 Dōgen Zenji , 1200ko urtarrilaren 26a – 1253ko irailaren 22a),[1]) baita Dōgen Kigen (道元希玄), Eihei Dōgen (永平道元), Kōso Jōyō Daishi (高祖承陽大師), edo Busshō Dentō Kokushi (仏性伝東国師) ere, japoniar monje budista, poeta eta filosofoa izan zen, zen eskolako Sōtō adarra sortu zuena. Shōbōgenzō (japonieraz: 正法眼蔵 ) bere lana zen literaturako idazki nagusienetariko bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kyoton, familia noble batean, jaioa, oso gaztetan umezurtz geratu eta osabetako batek adoptatu zuen. 13 urterekin, Hiei mendian sartu zen nobizio gisa, Tiantai sektak bertan zuen zentroan hain zuzen ere.
1223ko udaberrian Txinarantz abiatu eta 1227an Japoniara itzuli zen, Rujing maisuak Cáodòng eskolan maisu gisa onartu ondoren. Itzuli ondoren, bere jarduera erlijiosoa Kioto inguruko tenpluetan garatu zuen, bere inguruan Zen Budismoaren eskola berriaren jarraitzaile komunitate bat bilduz. 1243an, haiekin joan zen Echizen probintziara, gaur egungo Fukui prefekturara. Eskualde horretan, Eihei-ji (japonieraz: 永平寺 ) tenplua sortu zuen, gaur egun arte Sōtō eskolako bi tenplu nagusietako bat izan dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bodiford, William M.. (2006). «Remembering Dōgen: Eiheiji and Dōgen Hagiography» The Journal of Japanese Studies 32 (1): 1–21. doi: ..