Donald Henderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donald Henderson
DAHenderson.jpg
Bizitza
Izen osoaDonald Ainslie Henderson
JaiotzaLakewood (Ohio)1928ko irailaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTowson (Maryland)2016ko abuztuaren 19a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaOberlin College (en) Itzuli
Johns Hopkins Bloomberg School of Public Health (en) Itzuli
Lakewood High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakepidemiologoa
Enplegatzailea(k)Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Donald Ainslie Henderson (Lakewood, Ohio, 1928ko irailaren 7a - Baltimore, Maryland, 2016ko abuztuaren 19a) estatubatuar epidemiologoa izan zen. Osasunaren Mundu Erakundeak baztangaren aurka prestatutako programaren azken fasearen zuzendaria. Edward Jennerrek (1754-1823) aurkitu zuen baztangaren aurkako txertoa 1798an, eta harrezkero Europan eta Ipar Amerikan ia erabat desagertu zen eritasuna, baina, hala ere, herrialde batzuetan gaixo asko zeuden oraindik. Txerto unibertsala ezinezkoa zenez, Osasunaren Mundu Erakundeko funtzionarioek eritasuna hartzeko arriskua zuten pertsonen heziketa, zainketa eta txertaketa-estrategia sistematikoa bideratu zuten, eta eritasuna hartu zutenak bakartu egin zituzten. Azkenean, baztanga, inoiz izan den eritasun kutsakor hilgarri eta aurre egiten zailenetako bat, desagertzea lortu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]