Donibaneko igogailua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infobox Public Transport.png
Donibaneko igogailua
Mugikortasun bertikala Iruñean
Irudi gabe eraikina.svg
Datu orokorrak
Garraio mota Igogailua
Zerbitzatutako eskualdeak Donibane,
Iruña,  Nafarroa
Geltoki kopurua 3
Bidaiariak urteko 859 575 (2014)[1]
Jabea Iruñeko Udala
Egoitza Iratxeko Monast. kalea, 32
Iruñea, Nafarroa Garaia
Web gunea www.iruña.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2009ko otsaila (11 urte)
Eragileak Iruñeko Udala
Ibilgailu kopurua 1
Datu teknikoak
Luzera 11 m

 Mapa

Donibaneko igogailua edo Biurdanako igogailua Iruñeko igogailu bat da.

Igogailua 2008ko Otsailan inauguratu zuen, Iruñeko laugarren igogailua izateko.

Igogailuak funtzionamendu guztiz autonomoa du, baina giza interakzioa behar du aktibatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igogailua 2009ko otsailan inauguratu zen, ia urtebeteko lanen ondoren.[2]

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koronabirusaren krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «COVID-19 pandemia Euskal Herrian»

2020ko martxoaren 13an, COVID-19 pandemiaren ondorioz konfinamendu orokorra deklaratu ondoren, Iruñeko Udalak hau eta hiri osoan zehar banatutako beste 9 igogailu ixtea erabaki zuen. Hala, konfinamendu osoan itxita egon ziren ekainaren 22ra arte, egun horretan berriz ireki baitzuten, baina edukiera txikiarekin.[3][4]

Azpiegitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igogailuak hiru geltoki ditu (beheko solairuan, tarteko solairuan eta goiko solairuan; azken horretan, 14,5 metro luzeko eta 2 eta 3 metro arteko zabalerako pasabide bat dago.

Igogailurako sarrera pasabidearen amaieran dago, Iratxeko Monasterio kaleko 32 eta 34 zenbakien parean. Lehenik eta behin, 5,70 metroko desnibela gainditu du. Han du lehen geltokia igogailuak. Ondoren, beste 5,40 metro jaitsi zen Fiteroko Monasterioren atzealdera iristeko, non azken geltokia dagoen.

Kabinak 1,78 metroko barne-diametroa du eta 17 lagunentzako lekua edo 1.250 kiloko pisua. Eta hiriko beste igogailuek bezala, kabinak zaintza-kamerak ditu, segurtasun-neurri gehigarri gisa. Gainera, jarduketa osatzeko, zenbait arrapala instalatu dira inguruko lekuetan.[5]

Goiburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igogailu bi goiburu ditu:

  • Fiteroko monasterioaren kalea (0. solairua)
  • Nafarroako Monasterioen plaza (1. solairua)
  • Iratxeko Monasterioa kalea (2. solairua)

Ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igogailu honen funtzioa Donibanen dagoen desnibel edo malda zuzen-zuzenean igotzea da, honela Iratxeko Monasterioa eta Fiteroko monasterioaren kaleen saiestuz.

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingoz ez da neurri gehigarririk aurreikusi igogailuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mugikortasun bertikala Iruñean
  2. (Gaztelaniaz) IRUÑA, DN. (). «II. Zabalgunea eta Lezkairu lotuko dituen hiri-igogailua 2011 amaierarako prest egongo da» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  3. «Iruñeko hamar hiri-igogailuak itxi egin dituzte, koronabirusa dela eta» www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  4. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (). «Iruñeko Udalak haurrentzako parkeak, aire zabaleko gimnasioak, iturriak eta igogailuak irekiko ditu astelehen honetan» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  5. (Gaztelaniaz) IRUÑA, I. R.. (). «Iruñeko laugarren igogailua otsailean estreinatuko du Donibanek» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]