6. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Ikus, gainera, beste « 6. lineak » |
Arrotxapea ↔ NUP | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioaren parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Geltokiak | 18 |
Bidaiariak | 1 094 592(2019) |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | www.infotuc.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1953 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 3-4 |
Maiztasuna | 15' - 20' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 11,6 km |
Abiadura maximoa | 50 km/h |
Eskualdeko Hiri Garraioaren 6. linea (6 seinaleztatua, L06 ofizialki) Arrotxapea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñeko hirigunean barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Frantziako atea, Iruñeko zezen-plaza, Labrit pilotalekua, Gazteluko plaza, Estafeta kalea, Gaiarre antzokia, Merindadeen plaza eta Eroritakoen monumentua bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea 1953an ireki zen, La Villavesa SA enpresak ustiatuta. Arrotxapea Arrosadia auzoarekin lotzen zuen, Argentinako Plazatik igaroz.
1969an, La Villavesa SA itxi ondoren, linea COTUP -en esku geratu zen.
1992an Arrosadiatik Unibertsitate Publikora zabaldu zen.
1999an, Eskualdeko Hiri Garraioaren berrantolaketarekin, Alde Zaharretik igarotzea kendu zen.
2017ko irailean, Iruñeko Hiriguneko Zabaltze Plana izenekoarekin, Merindadeen Plazako pasabidea kendu zen, Arrotxapea norabidean, eta Paulino Caballeron geldialdi bat egin zen. Gainera, unibertsitatearen noranzkoan, plaza horretatik igarotzea ere kendu zen, Amaia kalean beste geltoki bat ezarriz.
Ustiapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiztasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[1]
- Lanegunak: 15' (06:45tik 22:15ra)
- Larunbatak: 15' (09:00tik 22:15ra) - 20' (06:40tik 09:00ra)
- Jaiegunak: 20' (06:40tik 22:20ra)
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobus guztiek ibilbide osoa egiten dute, Sadar Estadioa geltokiak izan ezik. Partida egunetan, Osasunak Sadarren partida bat jokatzen duen egunei dagokie, beraz, edozein egunetan, partida hasi baino ordubete lehenago hasi eta ordu erdi geroago arte, ibilbide hori egiten da.[1]
Geldialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]6 linea Unibertsitate Publikoraino |
6 linea Arrotxaperaino |
Bidaiariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte | Bidaiariak | Aldakuntza |
---|---|---|
2018 | 1 061 637 | ▲ 3,10% |
2019 | 1 094 592 |
Etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «ARROTXAPEA - UNIBERTSITATE PUBLIKOA» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).