Dora Alonso
Dora Alonso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Matanzas, 1910eko abenduaren 22a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 2001eko martxoaren 21a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta eta abokatua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Doralina de la Caridad Alonso Pérez "Dora Alonso" (Matanzas, Kuba, 1910eko abenduaren 22a - Habana, 2001eko martxoaren 21a) kazetaria eta idazlea izan zen.1961ean Kubako Literatura Sari Nazionala irabazl zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1910ean Recreon jaio zen. Aita David Alonso Fernández, espainiar jatorriko etorkina izan zen eta ama Adela Adela Perez, nekazari kreolea.[2]
Umetan piztu zitzaion literaturarekiko grina. Gazte-gaztetatik sartu zen borroka iraultzaileetan eta aldizkari eta hainbat egunkaritako kolaboratzailea izan zen.[2]
1933an Cárdenaseko Prensa Libre egunkariko korrespontsal gisa lan egin zuen Máximo Gómez-en, eta hurrengo urtean Joven Cuba erakunde antiinperialistan sartu zen, eta bertan bikotekidea ezagutu zuen, Constantino Barredo Guerra.
1953an José Joaquín Alfonso Malagón adoptatu zuen, 7 urteko mutikoa. 1955ean Fausto Rodríguez Sánchez komunista ezagutu zuen, hurrengo urtean bere bikotekidea bihurtuko zena.
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dora Alonso atzerriko haurrentzako gehien idatzi eta argitaratu duen Kubako egileetariko bat da eta sorkuntza kopururik handiena duena. Bere estilo literario narratiboa emozioen sinpletasunean eta manipulazioan oinarritzen da. Bere testuetan, beti azpimarratzen du Kubako nekazariak bere giza balioak eta naturarekiko maitasuna birsortzen dituela.
Bederatzi urterekin lehenengo saria irabazi zuen "Estela Brochs de la Torriente" (1919) probintziako literatura lehiaketan[3] eta 1926an argitaratu zuen bere lehen poema (Amor, en El Mundo ).[3]
1950eko hamarkadan, antzerki-lanak idatzi zituen Pelusín del Monte txotxongilo kubatarrarentzat, Freddy Artiles antzerkigile eta titiriteroak kubatar telebistarako berreskuratu zuena Despertar con Pelusín saioan.
Irrati eta telebistako gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria ere izan zen, Sari nazionalak eta atzerrikoak jaso zituen.
Aventuras de Guille nerabeentzako eleberria telebistarako egokitu zuten laurogeiko hamarkadako telesail batean. El cochero azul ipuin liburua[4] ere egokitu dute.
1961ean Kubako Lehen Hezkuntzarako lehen testuliburuak prestatzen lagundu zuen.
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agua pasada, La Habana, Ediciones Unión, 1981, (Cuadernos Girón bilduma)
- Aventuras de Guille en busca de la gaviota negra, La Habana, Editora Juvenil, 1991
- Cuentos, La Habana, Ediciones Unión, 1976 (Bolsilibros Unión bilduma)
- El caballito enano, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea, 1968, (disko-liburua)
- El cochero azul, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea, 1975
- El libro de Camilín, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea , 1979 (Arco Iris bilduma)
- El valle de la Pájara Pinta, La Habana, Casa de las Américas, 1984 (Premio bilduma)[5]
- Gente de mar, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea, 1977 (Universo bilduma)
- Juega la dama, La Habana, Letras Cubanas Argitaletxea , 1989 (Giraldilla bilduma)
- Letras, La Habana, Letras Cubanas Argitaletxea , 1980 ( Letras Cubanas bilduma)
- Once caballos, La Habana, Ediciones Unión, 1970 (Contemporáneos bilduma)
- Ponolani, La Habana, Ediciones Granma, 1966 ( Dragón seriea)
- Sol de Batey, irratinobela, 1950
- Medialuna, nobela
- Tierra inerme, La Habana, Casa de las Américas, 1961 (Premio bilduma )
- Tres lechuzas en un cuento, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea, 1994 (Biblioteca Escolar bilduma)
- Una, La Habana, Editorial Arte y Literatura, 1977 (Mínima-Narrativa, 9 bilduma)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El grillo caminante, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea , 1981
- Escrito en el verano, La Habana, Letras Cubanas , Argitaletxea 1993
- La flauta de chocolate, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea, 1980
- Los payasos, La Habana, Gente Nueva Argitaletxea, 1985
- Palomar, La Habana, Ediciones Unión, 1979, (Ismaelillo bilduma)
- Suma, La Habana, Letras Cubanas Argitaletxea, 1984 (Mínima-Poesía bilduma)
- Viaje al Sol, La Habana, Gente Nueva , Argitaletxea 1979 (Jardinerito bilduma)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doñita Abeja y Doñita Bella, La Habana, Gente Nueva argitaletxea, 1976
- Espantajo y los pájaros, La Habana, Consejo Nacional de Cultura, 1966 (Biblioteca del Teatro Infantil, 1 bilduma )
- Pelusín del Monte, La Habana, Gente Nueva argitaletxea (Arco Iris bilduma )
- Teatro para niños, La Habana, Gente Nueva argitaletxea, 1992 (Biblioteca Escolar bilduma)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944 - Nobela Sari Nazionala. [3]
- 1961 - Casa de las Américas Saria Tierra inerme eleberriagatik
- 1971 - Txileko Vallenar-eko I. Haurrentzako Antzerki Jaialdian, Cómo el trompo aprendió a bailar antzezlanagatik
- 1980 - Casa de las Américas Saria El valle de la Pájara Pinta filmarekin, haur eta gazteentzako lanen kategorian
- 1981 - Kultura Nazionalaren Aipamena
- 1988 - Felix Varela lehen graduko Aipamena
- 1988 - Literatura Sari Nazionala
- 1997 - José Martí Haur Literaturaren Munduko Saria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La Jiribilla - Dora Alonso» La Jiribilla (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Dora Alonso - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Diez datos poco conocidos sobre la escritora cubana Dora Alonso» CiberCuba 2017-12-23 (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «el cochero azul de dora alonso - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dora Alonso, mucho más que una escritora para niños» TodoCuba 2019-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).