Dorayaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorayaki
opil txiki eta wagashi (en) Itzuli
Osagaiakcastella (en) Itzuli eta ankoa
Historia
JatorriaJaponia
Honen izena duluo (en) Itzuli

Dorayaki (japonieraz: どら焼き, どらやき, 銅鑼焼き, ドラ焼き?) japoniar gozoki mota bat da, forma biribila duten bi bizkotxoz osatua dagoena (kasutera deitzen zaio bizkotxo edo opil mota honi), eta bi bizkotxoen erdian, ogitarteko itxurarekin, anko izeneko osagaia, babarrunetatik datorren pasta gozoa. Anko hori azuki aldaerarekin eginiko babarrun gozozko pasta bat da.

Jatorriz geruza bakarra zuen, eta gaur egungo forma 1914an asmatu zuen Ueno Usagiyak.

Japonieraz, dora hitzak gong esan nahi du, eta hau, beharbada, izenaren jatorria hau da, izan ere gongak eta dorayakiak biribilak dira biak. Normalean babarrun gozoz eginak izan ohi dira, baina gaztainazkoak ere izan daitezke. Japoniako zenbait herritan, anko betegarriaren ordez, marmelada, txokolatea edo fruitu zatitua erabil daitezke. Ohikoena izaten da edari batekin batera jatea, lehorrak direlako; osagarri erabiliena tea da.

Japoniar elezahar baten arabera lehen dorayakia, Benkei izeneko samurai batek, ezkutatzen zen nekazari baten etxetik alde egin ondoren bere gonga, (japonieraz, dora), ahaztu zuenean egin zela uste da, eta nekazariak, ondoren, gonga, buñueloak frijitzeko erabili zuela, zartaginik ez zuelako... Hortik Dorayaki izena.

ETBn urtetan Doraemon izeneko pertsonaiak, marrazki bizidunetako protagonistetako bat, dorayakiak zituen oso gustuko.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.