Dorcus parallelipipedus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorcus parallelipipedus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaLucanidae
GeneroaDorcus
Espeziea Dorcus parallelipipedus
Linnaeus, 1758

Dorcus parallelipipedus lukanidoen familiako kakalardoa da. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean hedaturik dago, baita Euskal Herriko basoetan ere[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo beltza da, batzuetan elitroen amaieran gaztaina kolorea hartzen du. 18-32 mm arteko luzera dute eta gorputza nahiko zapala da. Sexu dimorfismo nabarmena ikusten da buruaren aurrealdeko barailetan, arrenak handiagoak dira. Antena finen puntak orrazien itxurakoak dira. Begi beltzak buruaren ertzetan kokaturik ditu[2].

Beldarrak zuriak dira, buru marroia eta baraila beltzak dituzte. "C" itxura hartzen dute.

Banaketa eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu paleartikoan aurkitzen da, ia Europa guztian, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean. Basoetan eta herri eta hiretako parkeetan bizi da. Ilunabarrean ikusten da hegan, sarritan kaleetako argiek erakarrita. Egunez lozorroan egoten da eta gauez da aktiboa.

Bizi zikloa eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamorfosi konplexua osatzen du. Emeak zuhaitzen enbor ustelean tunela egiten du eta arrautza hori bakarra jartzen du amaieran. Beldarra egur ustelaz elikatzen da eta urtebete inguru pasa ondoren udazkenean pupa eratzen dute, gero heldua sortzeko. Negu gogorrak izaten badira hiru urte ere egin ditzake beldarrak pupatu aurretik[3].

Helduak landareen izerdi landuaz elikatzen dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Dorcus parallelipipedus Linnaeus, 1758» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  3. (Gaztelaniaz) Oscar. (2020-12-18). «Ciervo volante menor Dorcus parallelipipedus» MACRONATURA (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]