Dozetismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dozetismoa (antzinako grezieraz: δοκεῖν/δόκησιςdokeĩn «iruditu» / dókēsis «agerkunde») kristautasunaren barruko doktrina bat da. I. mendearen bukaeran jaio zen doktrina honen arabera Jesukristo ez zen gurutziltzatuta hil, bere gorputza ez zelako benetakoa, baizik eta aparentea. Ideia hau Joanen I. gutunan, izen bereko apostoluarena omen dena, txarretsi nahi den ideia da, 1 J 1:1 idazten duenean. Basilides filosofo gnostikoak idatzi zuen Simon Zirenekoa izan zela gurutzea garraiatu zuena, eta ez Kristo, argudiatzeko Jesus aparenteki zegoela bertan, baina ez fisikoki. Hala ere Itun Berrian ez da hori esaten, baizik eta Jesusek kolpeak jaso ostean Simon izan zela gurutzea hartu zuena (Mt 27:26-32 eta Lk 23:25-26, nekatuegi zegoelako, ez bertan ez zegoelako.

Korronte honek Platonen influentzia du. Platonismoaren ideietako bat da ideiak beraiek direla errealitate eta gure mundua ideia horren isla dela, irudi bat. Garai hartan, gainera, materia bera ustela zela pentsatzen zen, gorputza espirituaren kartzela zela eta, beraz, espiritua gorputzaren gainetik dagoela. Dozetismoak gorputza eta arima guztiz banantzen zituen, lehenengoari denborari lotutako guztia egotziz, ustel daitekeen guztia eta betierekoa, benetakoa edo perfektua dena bigarrengoari.

Ideia hau gure egunetaraino iritsi da Islamean. Musulmanentzat Isa (Jesukristoren izena) ez zen gurutziltzatuta hil, hori ilusio bat baino ez baitzen izan.