Dragoi Ehiztaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dragoi Ehiztaria
Filma
Urtea 2012
Generoa film dramatikoa
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza euskara
gaztelania
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kuba eta Donostia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Patxi Barko
Gidoigilea(k) Angel Amigo
Antzezlea(k)
Asier Hormaza
Itziar Ituño
Mikel Losada
Jorge Perugorría
Carlos Acosta-Milian
Mikel Antero
Aitzpea Goenaga
Gotzon Sánchez




[[Kategoria:Carlos Acosta-Milianek Itzuli antzeztutako filmak]]


Bestelako lanak
Musikagilea Álvaro Fernández Gabiria
Argazki-zuzendaria Javier Agirre Erauso
Kanpo loturak

Dragoi Ehiztaria 2012 urtean Zurriola Groupek eta Kubako Zinematografia Institutuak ekoiztu eta Patxi Barkok zuzendutako euskal filma da.

Kuban eta Donostian grabatutako film hau euskaraz inoiz egindako filmarik garestiena izan zen[1], izan ere, 2.500.000 aurrekontua izan zuen. Bi bertsio banatu ziren: bat gaztelania hutsera bikoiztua eta bestea euskarazko eta gaztelaniazko elkarrizketekin

Estreinatzekotan zela, Patxi Barko zuzendariak filmean zuen ardurari uko egiten ziola jakinarazi zuen prentsa-ohar batez [2], Angel Amigo gidoilari eta ekoizlearekin desadostasunak tarteko zirela.

Zuzendaria filmaren postprodukzio-lanetik baztertu egin omen zuen Amigok, nahiz eta biek izenpetutako kontratuan esan lan hori zuzendariaren eginkizuna zela. Horrenbestez, zuzendariak adierazi zuen muntaiaren azken emaitza Zurriola Group Entertainment ekoiztetxearena zela, ez berea. Gainera, Amigoren gidoia "eskasa" eta "erdipurdikeriaz betea" zela esan zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gorka (Asier Hormaza) ETA-pmko kide eta 1980ko hamarkadan Nikaragua eta El Salvadoreko gerretan borrokan ibilitako bat, ez da gai Aitor semeak iraganaz egiten dizkion galderei erantzuteko.

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Patxi Barko
Gidoia Angel Amigo eta Manuel Pérez
Ekoizle exekutiboa Mateo Valencia, Txema Vilches eta Camilo Vives
Ekoizleak Zurriola Group Entertainment, ICAIC, EiTB eta TVE[3]
Musikagileak Álvaro Fernández Gaviria
Argazkilaria Javier Agirre
Soinua Iñaki Diez eta Xanti Salvador
Edizioa Guillermo S. Maldonado

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]