Dubaiko metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metro sareak etorkizunean izango duen itxura erakusten duen mapa.

Dubaiko metroa (arabieraz: مترو دبي), Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hiriko garraiobidea da. 2009ko irailaren 9an zabaldu zen ofizialki, eta gaur egun metro sareak linea bakarra dauka "Linea gorria".

Lehen linea 2009ko irailaren 9ko goizeko 9:09etan inauguratu zuen Dubaiko agintari den Mohammed bin Rashid Al Maktoumek. Hurrengo egunean, goizeko 6:00etan bidaiarientzako zabaldu zen metroa.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa eraikitzeko lehen egitasmoa 2005ean aurkeztu zen, eta bertan Japoniako hainbat enpresek hartu zuten parte. Dubaiko agintariek gidaririk gabeko metro bat eraikitzea erabaki zuten, eta linea gorria eraikitzeko aurrekontua 4.200 milioi dolarretan zenbatu zen. Eraikuntza lanak 2006ko martxoaren 21ean hasi ziren ofizialki, 2009an linea gorriko 29 geltokiak irekitzeko asmoarekin.

Dena den, lanek atzerapena izan ztuen eta azkenean linea gorriko hamar geltoki baino ez ziren ireki 2009ko irailean. Gainontzeko geltokiak hurrengo hilabetetan zabaltzea espero da.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Ibilbidea Zabaltze data Luzera Geltokiak
Linea Gorria Al RashidiyaJebel Ali 2009/9/9 50,0 km 29
Linea Berdea Al QusaisAl Jaddaf 2011/9/9 20,0 km 18
Linea Urdina Dubai Nazioarteko AireportuaAl Maktoum Nazioarteko Aireportua 2014 (est.) 47,0 km n/a
Linea Morea Dubai Nazioarteko AireportuaAl Maktoum Nazioarteko Aireportua 2012 (est.) 49,0 km 8
Guztira:   166 km 57

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.