Durandal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ustezko Durandarte espata Frantziako Ròcamador udalerrian ikusgai.

Durandal, Durendal edo Durandarte Errolan zaldunaren ezpata izan omen zen. Errolan Karlomagnoren iloba zen.

Errolanen kantuak azaltzen duenez, Errolan sarrazenoen eskuetan hil omen zen Orreagako guduan 778. urtean. Bere amaiera hurbil ikusten zuelarik, Durandarte apurtu eta etsaien esku gelditu ez zedin, Errolanek harkaitz baten aurka jo zuen ezpata; aldiz, harkaitzean pitzadura bat sortu omen zuen, baina ezpata bere horretan geratu zen. Kondairaren arabera, arrokan urratutako ebaki hori Pirinioetako Errolanen Arraila da.