Dzungaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dzungaria (urdinez): kokapena
Dzungariako Atea

Dzungaria[1] edo Beijiang (txinera tradizionalez: 北疆; pinyinez: Běijiāng; hitzez hitz: «Iparraldeko Xinjiang») Txinako lurraldea eta ordoki zabala da, Tian Shan mendien eta Altai mendialdearen artean dagoena.

Mendebaldeko muturrean Dzungariako Atea (Chun-ka-erk-men) zabaltzen da, Erdialdeko Asiako mendi hesiak uzten duen sarrera bakarra, hain zuzen. Hango biztanleria mongoliarrek, turkiarrek eta txinatarrek osatzen dute, musulmanak batzuk eta budistak besteak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean, dzungariar talde mongolek erreinu burujabea sortu zuten, baina txinatarrek suntsitu zuten 1759an.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza eta artzaintza dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]