Edurne Larraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edurne Larraza
Edurne Larraza Mendiluze.jpg
Bizitza
Jaiotza Altsasu1976 (41/42 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak informatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Edurne Larraza Mendiluze (Altsasu, Nafarroa, 1976) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. UEUko Informatikako kidea da, eta sailburua ere izan da urte batzuetan.

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tesia 2014an amaitu zuen konputagailuen arkitektura eremuan, sarrera/irteera azpisistema ikasleek nola ulertzen duten aztertuta.[1][2][3] Orain lehen eta bigarren hezkuntzan informatikaren irakaskuntzak izan dezakeen eragina ikertzen eta dinamizatzen dihardu.[4][5] Edurne Larrazak nazioarteko 20 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[6] Informatika ertaineko irakaskuntzan nola lantzen den aztertu zuen bere doktorego-tesian.[7] Informatika eta pentsaera konputazionala eskoletan zabaldu nahi duen Jolasmatika proiektuaren sustatzaileetako bat da.[8][9]

UEUkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUkidea da informatika Fakultateko lehen mailako ikasle zenetik. Ohiko parte-hartzailea izan da ordudanik Informatikako sailean, hasieran ikasle moduan, baina 1998tik irakasle moduan ere bai. Geroa eta parte hartze handiagoa hartzen joan zen eta horren frogak dira, 2014an Informatika sail horren sailburua bihurtu zela eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna izan dela 2003, 2015 eta 2018an.

Dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mediotan aritzen da maiz teknologien inguruko iritzi-artikulurekin eta informatikari buruz dibulgazioa egiten, besteak beste, Gaur astekarian eta sarean.eus atarian.[10] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere 5 hitzaldi baino gehiago bildu dira. I. Informatikaren irakaskuntza lehen eta bigarren hezkuntzan mintegiaren koordinatzaile izan da.

e-makumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez. [11][12] Larrazak azpimarratu izan du emakume informatikariek beren lana azaltzen dutenean gehienetan agertu dela zein garrantzitsua zaien jendearekiko harremana. Historian zehar izan diren emakume informatikari ospetsuen lana argitara ekartzeaz gain, gaurko emakume informatikari moderno ospetsuen lanak ere azpimarratu izan ditu, baita eguneroko lanean lan informatiko isil eta eraginkorra egiten dutenena ere.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   BerritzeguneNagusia (2016-03-11), Edurne Larraza sarrera irteera subsistema azaltzen, https://www.youtube.com/watch?v=JcGwUF_fPz0. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .. Bideoa Youtuben.
  2. The Computer Input/Output Subsystem Education in an undergraduate introductory course: a Multiperspective Study. Donostiako Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 2014eko otsaila.
  3. (Gaztelaniaz)  Una Propuesta de Impartición de Competencias Asociadas a la Entrada/Salida del Computador desde el Punto de Vista Colaborativo - Edurne Larraza Mendiluze, https://tv.uvigo.es/es/video/mm/5434.html. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .. Bideoa, Vigoko unibertsitatea.
  4.   «Edurne Larraza: “Garrantzitsua da gure gazteak teknologia berrien erabiltzaile soilak ez izatea, eta ulertzea horien atzean zer dagoen”», Guraso.eus, 2015-12-07, http://www.guraso.eus/code-org-neska-mutikoek-euskaraz-eta-jokoen-bidez-programatzen-ikasteko-plataforma/. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .
  5.   «JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasMATIKA con centros de Tolosa», DIFusio@, https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2016/12/27/jolasmatika-proiektua-tolosako-ikastetxeetan-proyecto-jolasmatika-con-centros-de-tolosa/. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .
  6. Edurne Larraza Google Scholar Citations webgunean
  7. (Ingelesez)  Larraza Mendiluze, Edurne (pdf), The computer input/output subsystem education in an undergraduate Introductory course: a multiperspective study, https://addi.ehu.es/handle/10810/13238. Noiz kontsultatua: 2014-02-24 .
  8. (Gaztelaniaz)  «Informática, más que un juego», Diario Vasco, 2018-01-22, http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/informatica-juego-20180122081259-nt.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-24 .
  9.   Palazio, Leire (2018-02-12), «SAREAN 15. IRRATSAIOA: EDURNE LARRAZA 2018/02/10 - Sarean.eus», Sarean.eus, https://www.sarean.eus/irratia/sarean-15-irratsaioa-edurne-larraza-20180210/. Noiz kontsultatua: 2018-02-20 .
  10.   Edurne Larraza, Author at Sarean .eus, https://www.sarean.eus/author/edurne-larraza/. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .
  11. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  12.   «Atzoko eta gaurko emakume informatikariak - Sarean.eus», Sarean .eus, 2017-03-08, https://www.sarean.eus/atzoko-eta-gaurko-emakume-informatikariak/. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .
  13.   Edurne Larraza eta Iñaki Alegria emakume informatikariez, https://www.ivoox.com/edurne-larraza-eta-inaki-alegria-emakume-informatikariez-audios-mp3_rf_19834530_1.html. Noiz kontsultatua: 2017-08-17 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]