Informatikari euskaldunen bilkurak
Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak antolatzen dituen biltzarrak dira.
Lehenengoa 1996. urtean antolatu zen, eta honela definitu zen bilkura hauen hasierako helburua:
« | Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak... mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak... Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak...
Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera... |
» |
—Informatikari Euskaldunen I. Topaketen antolatzaileak, 1996-11-22[1] |
Orduko editoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak ezin zitezkeen erabili euskaraz. Geroago hutsune horiek bete ziren, gaur egunean oso normaltzat ikusten da oinarrizko programa horiek euskaraz erabili ahal izatea, baina orduan erronka bat zen hori lortzea. Informatikari euskaldunen lehen bilkurak hutsune horren presentzia salatu zuen eta eragin zuen konponketa bat bilatze aldera.
Harrezkero bi urterik behin antolatu dira bilkura horiek, informatikaren munduan agertzen diren ekarpen eta fenomeno berriak komunitate euskaldunen ikuspuntutik aztertzeko, eta haien erabilera interesgarrietan eragiteko.
Antolatu diren ekitaldiak hauek izan dira:
Kartela | Bilkura | Gai nagusia | Data | Lekua | Parte hartzaileak |
Egitaraua |
---|---|---|---|---|---|---|
Informatikari Euskaldunen I. Topaketak |
Euskarazko softwarea gaur egun |
1996 -azaroa- 22 |
Donostia | 160 | ||
Informatikari Euskaldunen II. Topaketak |
Euskara eta Internet | 1998 -azaroa- 20 |
Donostia | 180 | ||
III. IEB | Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan |
2001 -martxoa- 30 |
Donostia | 180 | ||
IV. IEB | Informatikaria gizarte elektronikoan |
2003 -apirila- 4 |
Donostia | |||
V. IEB | Softwaregintzaren erronka berriak |
2005 -apirila- 22 |
Donostia | |||
VI. IEB | Web 2.0 hemen | 2007 -maiatza- 10 |
Donostia | |||
VII. IEB | Teknologia berriak, gaur eta bihar |
2009 -maiatza- 7 |
Donostia | >200 | Egitaraua | |
VIII. IEB | Gizarte sareak | 2011 -maiatza- 12 |
Donostia | >200 | ||
IX. IEB | Telefonoak eta informatika | 2013 -maiatza- 8 |
Donostia | 250 | Eskuorria, | |
X. IEB | Robotika. Amesten dute androideek ardi latx elektrikoekin? | 2015 -azaroa- 12 |
Donostia | 200 | Eskuorria, |
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IEB2015 bloga Robotika. Amesten dute androideek ardi latx elektrikoekin?
- IEB2013 Udako Euskal Unibertsitatea
- IEB2013 bloga Telefonoak eta informatika
- informatikari.euskaldunen.bilkura Facebook-en
- IEB2011 bloga Gizarte sareak
- IEB2009 bloga Teknologia berriak, gaur eta bihar
- IKTeroak 2007
- UEU Udako Euskal Unibertsitatea