Edward Albee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edward Albeeren erretratua.

Edward Franklin Albee (Washington Hiria, AEB, 1928 -) estatubatuar antzerkigilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroan Reed A. Albee antzerkiko enpresaburuak semetzat hartu eta, besteak beste, Hartfordeko Trinity College ikastetxean ikasi zuen, Connecticuten.

Lehen antzezlana, The zoo story (1958, Zooaren historia), hiru astetan idatzi zuen. Lan horretan ez ezik, The death of Bessie Smith (1959, B. Smithen heriotza), The American Dream (1960, Amets amerikarra) eta batez ere Who´s afraid of Virginia Woolf? (1962, Nor da V. Woolfen beldur?) antzezlanean, Estatu Batuetako gizartearen kritika zorrotza agertzen da.

Albeeren lehen lanek teatro absurdoaren gaiak ukitzen dituzte, eta bertako pertsonaiek elkarrekin harremanak izateko edo era adierazgarrian komunikatzeko ezintasuna edo gogorik eza azaltzen dute. Geroko obrek, Box (1968, Kutxa), All Over (1971, Leku guztietan)..., abstraktuagoak eta metafisikari emanagoak izanik, ez zuten lehengoek adinako arrakastarik izan, baina agintearen aurkako protesta-mugimenduaren ildotik, absurdoaren teatroaren barnean kokatzen dira.

1977an, Vladimir Nabokov eleberrigile errusiar-amerikarraren Lolita eleberria egokitu zuen antzerkirako, The Lady from Dubuque (Dubuqueko dama) izenburupean, eta hiru aldiz (1967, 1975 eta 1994an) irabazi du antzerki arloko Pulitzer saria: Oreka hauskorra (1966), Seascape (Itsas paisajea), eta Hiru emakume garai (1991) antzezlanekin, hain zuzen.

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Albee Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]