Eguberri kanta (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Charles Dickens idazlearen eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eguberri kanta».
Eguberri kanta
Lehen argitalpenaren azal nagusia eta izenburua (1843)
Datuak
IdazleaCharles Dickens (1843)
Argitaratze-data1843ko abenduaren 19a
Generoaeleberri laburra, mamu ipuina, kritika soziala
Jatorrizko izenburuaA Christmas Carol. In Prose. Being a Ghost Story of Christmas.
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaChapman and Hall (en) Itzuli
Herrialdea Ingalaterra
Euskaraz
IzenburuaEguberri kanta
ItzultzaileaNerea Mujika
Argitaratze-data2003
BildumaNarratiba

Eguberri kanta (jatorrizko ingelesezko izenburu A Christmas Carol. In Prose. Being a Ghost Story of Christmas, euskaraz Eguberri kanta. Hitzlauz. Eguberrietako mamu istorioa izanik) 1843ko abenduaren 19an argitaratu zen Charles Dickens ingeles idazlearen eleberri labur bat da.

Xabier Mendiguren, Iñaki Mendiguren eta Nerea Mujikak euskaratu izan dute.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebenezer Scrooge bere langile txiro eta zintzoa lanez gainezka duen agure zeken eta diruzalea da. Gabon gauez hiru mamuen bisita izango du: iraganeko mamuak bere haurtzarora eramango du, orduan sentitu zuena oroituarazi eta bere bihotza ulertarazi dezan; orainaldiko mamuak bere langilearen etxera eramango du, han dagoen eskasiaren gain maitasuna eta familia izpiritua nagusi direla ikusiaraziko dio (gainera haur gaixo bat ikusiko du, langilearen semea); eta etorkizuneko mamuak ber heriotzera eramango du, bakardadean. Ikusitakoak erabat izuturik, Scrooge zaharrak izaeraz aldatzea erabakiko du, bere langilearen familiari lagundu eta honekin batera Eguberrietako izpiritua berreskuratuko du.

Euskarazko bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]