Nerea Mujika
Nerea Mujika | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1960ko ekainaren 13a (64 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Kidetza | Gerediaga Elkartea |
Nerea Mujika Ulazia (Durango, 1960ko ekainaren 13a) irakasle eta kultura eragile euskalduna da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Gerediaga Elkarteko presidente gisa, Durangoko Azokaren arduraduna.
2023ko azaroaren 3an II. edizioko Kultura mailako Durango saria jaso zuen Gerediaga Elkartearen izenean.[1][2]
Lan akademiko eta profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerea Mujika geografiako lizentziatua da eta historiako doktorea da (Nafarroako eta Deustuko Unibertsitateetan). Pianoko Erdi Mailako Gradua lortu zuen (1980). Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da[3] eta Bilboko campusean irakasten du 1983tik, hasieran Geografia eta Historiako lizentziaturan eta Euskal Filologiako lizentziaturan irakatsi zuen eta 2008tik Turismo graduan[4] ikasgai hauek ematen ditu: “Lurraldeari lotutako turismo baliabide eta produktuak”, “Nazioarteko Helmuga turistikoak”, “Destinos turísticos de España” eta “Gradu amaierako lana” zuzentzen du.Unibertsitate horretan Euskal Gaien Institutuko zuzendaria izan zen 2011tik 2016ra.
Durangaldeko geografia eta Toponimia gaiak ere ikertu eta landu izan ditu.[5] 1987tik 2009ra toponimia eta kartografian[6] aritu da lanean Deustuko Toponimia iker-taldeko zuzendaria izanik.[7]
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko Toponimia Batzorde Bereziko kidea izan da 1996tik 2019ra.[8]
2021etik Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea da.[9] Onomastika batzordeko kidea izan da (2021-23).
2004. urtetik Gerediaga Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren zeregin publiko ezagunena Durangoko Azoka[10] izanik, kultura proiektu honen arduradun eta eledun gisa aritu ohi da.[11]
2015ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.[12]
2023ko azaroaren 11n Durangoko Udalaren "Durango Saria" jaso zuen, kulturaren munduari egindako ekarpen nabarmenagatik.
Azken ikerketa "Bizkaiko Kultura turismoaren diagnosia eta lan lerro berriak" izan da.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ander eta Eneko Sagardoy aktorearen ama da Nerea Mujika.[13]
Argitaratutako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toponimia eta kartografia. Oinarrizko eskuliburua (Eusko Jaurlaritza, 2002)
- ̈El pasado reciente de Durango y su comarca (1960-1991) (Deustuko Unibertsitatea, 2005)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Azaroaren 3an ospatuko den Durango Sarietako irabazle guztiak erabakita daude - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-11-03). «Durango premia a sus referentes de 2023» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ «Irakasleak | Deusto» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ «Turismoa» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
- ↑ Toponimiaren erabilera praktikoaz.. Jakin, 55, 133-144 or..
- ↑ Mujika, Nerea. (2002). Toponimia eta kartografia. .
- ↑ Mujika Ulazia, Nerea. (2003). Bizkaiko lurralde historikoaren 1:5000 kartografiarako toponimiaren inbentariatua, tratamendua eta aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ [https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/toponimia_onomastika_menu/es_def/adjuntos/Composicion_comision_2003.pdf RESOLUCIÓN de 22 de septiembre de 2003, del Viceconsejero de Política Lingüística, por la que se da publicidad de la composición de la Comisión Especial de Toponimia del Consejo Asesor del Euskera.. ].
- ↑ Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu
- ↑ «Inicio» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
- ↑ Landabidea Urresti, Xabier; Mujika Ulazia, Nerea. (2016). «Durangoko Azokaren balio immaterialaz: hizkuntza, kultura, identitatea eta transmisioa» JAKIN (Jakin) (213): 48–61. ISSN 0211-495X. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
- ↑ Zeharo hunkitu da Nerea Mujika semeek idatzitako gutunarekin. (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).