Eguzki Urteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki Urteaga
Eguzki Urteaga berria.png
Bizitza
Jaiotza Biarritz, 1973 (47/48 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Bordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak soziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Inguma eguzki-urteaga-olano

Eguzki Urteaga Olano (Biarritz, 1973) euskal soziologo, historialari eta idazlea da frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz egiten duena. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da, soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean) eta ikertzaile elkartua Rovira i Virgili Unibertsitateko Social and Business Research Laboratory (SBRlab) ikerketa-zentroan.[1]

Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du iritzi-emaile gisa, hala nola Euskal Telebista, Deia, Berria[2], Gara eta HamaikaTB.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritzen jaio zen, baina aldi luzeetan bizi izan da Eibar eta Bergaran, gurasoen herrietan. Soziologiako doktoretza[3] lortu zuen 2000. urtean Victor Segalen Bordeaux 2 Unibertsitatean François Dubeten zuzendaritzapean, CADISen, CNRS-rekin lotutako laborategian. Aurretik, 1997an Soziologiako DEA lortu zuen unibertsitate berean eta 1998an, Historiako lizentzia Geografia espezialitatean Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitean 1998an.[4]

Eguzki Urteaga ikertzaile elkartua da IKER Euskararen eta Testuen Ikerketarako Zentroan, CNRS laborategia 2003tik. 2003 eta 2005 artean, irakasle izan zen Bordele-Montaigne Unibertsitatean eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitean. 2006tik 2011ra, Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia irakasle laguntzailea, eta 2011tik irakasle elkartua izan zen.

Eguzki Urteaga Europako, Latinoamerikako eta Kanadako aldizkari zientifikoetan argitaratutako 136 artikuluren egilea da. Jorratutako gaien aniztasunaz harago, lan honek guztiak koherentzia teorikoa eta geografikoa du. Alde batetik, konplexutasunaren soziologian kokatzen dira, soziologia garaikidea krisian dagoela uste duena, errealitate sozialaren eta haren irudikapen intelektualaren arteko aldea gero eta handiagoa dela-eta, soziologiako teoriek, neurri handi batean, soziologiak proposatutako kontzeptu eta metodoek gero eta gutxiago egiten dute gizartea bere konplexutasunean ulertzeko

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le mouvement antimilitariste basque contemporain (Euskal mugimendu antimilitarista garaikidea), Éditions Sociologie, Baiona, 1996, 259. or ;
  • Les militants étudiants (Ikasle militanteak), Éditions Dakit-Jakin, Zarautz, 2002, 182. or ;
  • Soziologia modernoa eta garaikidea, Éditions Dakit, Zarautz, 2002, 144. or. ( Soziologia modernoa eta garaikidea euskaraz) ;
  • Les journalistes locaux : fragilisation d'une profession (Bertako kazetariak: lanbide baten ahultzea), Éditions L'Harmattan, Paris, 2004, 386. or ;
  • La politique linguistique au Pays Basque (Hizkuntza politika Euskal Herrian,) Éditions L'Harmattan, Paris, 2004, 188. or ;
  • La question basque en France (Euskal kuestioa Frantzian). Milan, Toulouse, 2004, 64. or ;
  • La nouvelle gouvernance en Pays Basque (Gobernantza berria Euskal Herrian), Éditions L'Harmattan, Paris, 2004 ;
  • Sociologia de la complejidad, Éditions Dakit, Zarautz, 2004, 286. or ;
  • Les médias en Pays Basque : histoire d'une mutation, (Komunikabideak Euskal Herrian : aldaketa baten historia), Éditions Mare et Martin, Paris, 2005 ;
  • Le paysage médiatique en Béarn (Komunikabideen paisaia Béarn-en), Éditions Mare et Martin, Paris, 2005 ;
  • Gobernanza y territorio en Iparralde, en colaboración con Igor Ahedo, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2005, 169 orrialde. ;
  • Le Golf de Chantaco, Editions Iru Errege, Baiona, 2005 ;
  • Euskara ipar Euskal Herrian, Dakit, 2006, 89 or ;
  • El fenómeno cooperativo en el mundo: casos de Argentina, Brasil, Italia, País Vasco y Países Nórdicos, en colaboración con Rafa Altuna, Hervé Grellier, Mondragon Unibertsitateko Zerbitzua, 2008, 207 orrialde. ;
  • Las políticas públicas en cuestión, Universidad de Jaén. Servicio de Publicaciones e Intercambio Científico, 2010,ISBN 8484394999 ,ISBN 9788484394990, 204 orrialde ;
  • La sociología en Francia: estudios empíricos y reflexiones teóricas, Nafarroako Unib Publik, Ciencias Sociales,ISBN 8497692551, 312 orrialde ;
  • Las relaciones laborales en Francia, 2010 ;
  • Cuestiones prácticas en la economía social globalizada: Argentina, Colombia, Costa Rica, Escocia, Mondragón, Peru, in collaboration with Rafa Altuna, Hervé Grellier, Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala, 2010, 281 orrialde. ;
  • Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala, Rafa Altunarekin lankidetzan, Hervé Grellier, 2010, 281 or. ;
  • El nuevo entorno de la innovacion: sostenibilidad y legitimacion social, Andoni Eizagirrerekin elkarlanean, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Oviedo, 2011-05-04, 256 or.
  • Zientziaren eta teknologiaren pertzepzio sozialak Euskal Herrian ( Google liburu digitala ), Andoni Eizagirre, Eguzki Urteaga, Éditions L'Harmattan, 2010-01-01, 226 or.
  • El nuevo entorno de la innovacion: sostenibilidad y legitimacion social, Eguzki Urteaga, Andoni Eizagirre, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Oviedo, 2011-05-04, 256 or.
  • Figuras sociológicas, Ed. Universidad de Cantabria, 2013-08-01, 166 or.

Artikulu akademikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila akademikoan gai hauek lantzen ditu: politika publikoak, politika sozialak, soziolinguistika aplikatua, lan-harremanak, eta teoria soziologikoa. 250 baino gehiago dira argitaratu dituen artikulu akademikoak, batez ere Europan Latinoamerikan eta Kanadan. [5]

Pariseko Mare et Martin argitaletxeko bilduma zuzendaria da.

Euskarazko 36 argitalpen akademikoditu. hainbat aldikaritan: Jakin (11 artikulu), BAT soziolinguistikako aldizkaria (7), UZTARO (5), GOGOA (4), Tantak (2), ANKULEGI (1),eta CUADERNOS SOCIOLOGICOS VASCOS (1).[6] Bere argitalpen horietan egilekide gisa gehien azaldu direnen artean Andres Urrutia, Allande Sokarros, Fito Rodriguez Bornaetxea, Laura Mintegi, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Mendiguren Bereziartu, eta Patxi Gaztelumendi.

Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago Hizkuntza Kontseiluko zuzendaria izan zen baita Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea ere Jean-Claude Larronde-ren lehendakaritzapean. 2018ko maiatzaren 11an Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren Administrazio Kontseiluak lehendakari berri gisa hautatu zuen, berarekin sartu ziren ulegoko gainontzeko kideak hauek izan ziren:[7]

  • Argitxu Camus. Goi mailako irakaskuntzaz eta Hizkuntza politikaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Viviane Delpech. Goi mailako irakaskuntzaz eta Ikerkuntzaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Anne-Marie Galé. Kulturaz eta komunikazioaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Claude Mehats. Diasporaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Maitena Urmeneta. Enpresekiko harremanez arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Isabelle Ajuriaguera. Garapen kontseiluan ordezkaria eta senidetzaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Argitxu Etxandi. Idazkaria
  • Jean-Claude Larronde. Diruzaina

Ardurak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irakasle gonbidatua izan da Europako zenbait unibertsitatetan (Bordeleko Unibertsitatean, Lovainako Unibertsitatean, Coimbrako Unibertsitatean, Pariseko Unibertsitatean, eta Rennesko Unibertsitatean).
  • Jakin eta Lan Harremanak aldizkarietako argitalpen-batzordeko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eguzki URTEAGA - Jakin.eus» www.jakin.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-01.
  2. Urteaga, Eguzki. «Eguzki Urteaga» Berria Noiz kontsultatua: 2020-11-01.
  3. Urteaga, Eguzki. (2001). «Les journalistes locaux : mutation d'une profession / Eguzki Urteaga» www.sudoc.abes.fr (Catalogue SUDOC) Noiz kontsultatua: 2020-11-02.
  4. Curriculum vitae.
  5. «Eguzki Urteaga» scholar.google.com Noiz kontsultatua: 2020-11-01.
  6. «Eguzki Urteaga Olano :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-01.
  7. «Berri korporatiboak - Eguzki Urteaga Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren lehendakari, -2018/05/14-Eguzki Urteaga Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren lehendakari» www.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-01.
  8. Urteaga, Eguzki. «Eguzki Urteaga» Berria Noiz kontsultatua: 2020-11-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]