Edukira joan

Ehari-Gobeu

Koordenatuak: 42°51′20″N 2°42′45″W / 42.8556°N 2.7125°W / 42.8556; -2.7125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ehari-Gobeu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′20″N 2°42′45″W / 42.8556°N 2.7125°W / 42.8556; -2.7125
Demografia

Ehari-Gobeu Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparrekialdean dago, Gasteizko erdigunetik 3,5 kilometrora. Izatez, auzoan bi herrigune daude, alde batetik Ehari herria bera, eta bestetik IMOSA enpresak langileentzako eraikitako etxebizitzen multzoa. Auzoaren gainerako lurrak Ehari-Gobeuko industrialdeko pabilioiez okupaturik daude.

Historia

1958an IMOSA enpresak langileentzako auzune bat eraiki zuen Eharin. Eraikitako 120 etxebizitza haiek, gaur egungo Ehari-Gobeu auzoan daude. Hala ere, auzoak Ehari-Gobeu izena eduki arren, kontuan izan behar da Ehari eta Gobeu herriek, oraindik ere, izaera propioa dutela. Ehari-Gobeuko industrialdean hiriko enpresa nagusietako batzuk daude, Mercedes-Benz esaterako.

Industriagune horretan, era berean, Azucarera enpresaren eraikina dago. Antzina izen bereko enpresaren bulego eta lantegiak biltzen zituen eraikina berriztatu eta gaur egun bulego modernoak dauzka. Eraikinaren kanpoaldean kristalezko fatxada jarri zen.

Jaiak

Ehari-Gobeuko jaiak azaroaren 11an ospatzen dira.

Kanpo loturak