Ehari
Ehari | |
---|---|
![]() | |
![]() Ehariko plaza. | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′N 2°42′W / 42.9°N 2.7°W |
Ehari (ofizialki Ehari / Ali) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 519 metroko garaieran kokatuta dago, Otoetara joateko bidearen ertzean. Herria iparraldetik inguratzen duen kalearen beste aldean Gasteizko Sansomendi auzoa. Beraz, Eharik aspaldi galdu zuen bere izaera landatarra.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiako lehen aipamena 1025ean dago Donemiliaga Kukulan idatzitako dokumentu batean. Orduan, herriaren izena Ehari zen. Ondorengo mendeetan izenak hainbat gorabehera izan zituen, Ehaly, Healy, Ehali eta Ali.
Ehari Gasteizko udalerrian integraturik geratu zen 1258an, inguruko beste hainbat herrixka bezala. Historiako beste aldi batzuetan ere berezko udalerria izan du; hala ere, 1877ko erroldan udalerri independente gisa desagertu zela adierazten da, eta geroztik beti Gasteizen pean egon da.

Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehariko biztanleria |
---|
![]() |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare materialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Millan elizak dorre nabarmena du, XVIII. mendekoa. Erretaula nagusiaren lehenengo atalean, Andre Maria Sortzez Garbia dago eta haren ondoan San Petri eta San Pauloren eskulturak daude. Bigarrenean, San Millan eta, haren ondoan, San Joan Bataiatzailea y San Josef.[1]
Herri erdian, Iturri-Berri plaza ondoan, gurutze bat dago, XVI. mendekoa. Erdi Arotik Ehari/Ali eta Armentiako bidea zen Erromatar galtzada zaharraren trazadura. Errenazimentuko errodamenduagatik, XVI. ala XVII. mendekoa izan daiteke.[2]Beste gutrutze bat dago, XVIII. mendokoa ziurrenik (Arabako beste adibide batzuk kontuan izanda), nesken eskola eta andereñoaren etxea zen eraikinaren lorategian kokatuta dago. Gaur egun Kakiturri Elkartea dago eskola-ohian.
Bolatokia dago herri erdian, gaur egun airea zabalean, haurrentzako parke batekin eta lorategi batekin batera.[3]
Iturria mantentzen da.[4] 15 metroko horma batean, iturri ondoan, mural bat egin dute Ehariko bi emakumeren omenez.[5]
Ondare immaterialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaindariaren jaiak azaroaren 12an ospatzen dira. San Millan da patroia. Kanta berezia du: "Viva Millán nuestro patrono". Kakiturri da Ali/Eharin jaioen ezizena, eta kakiturri eguna ekainaren azken larunbatean ospatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «San Millan eliza - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Guretzarria - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bolatokia - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iturria - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2018-12-22). «Ali homenajea a dos mujeres del pueblo en su primer mural» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2025-04-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Gasteizko herriak: Ehari | ![]() |
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |