Ehiztari-biltzaileak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San herriko kide bat, egungo ehiztari-biltzaileen adibidea.

Ehiztari-biltzaileak dira landare eta animalia jangarrietatik elikadura nagusia eskuratzen duten gizarteak, gehienetan ibiltariak direnak. Nolanahi ere, ehiztari-biltzaileen eta beste jendarte mota desberdinen arteko aldea garbi zehaztea zaila da, zeren egungo zein lehengo gizarte frankok ehiza-bilaketa eta beste estrategia batzuk (landareak edo animaliak etxekotzea) batera erabiltzen baitituzte.

Gizakien lehenengo ekonomia mota ehiztari-biltzailea izan zen. Alabaina, K.a. 8000 inguru hainbat tokitan (Mesopotamia eta Txinan) eta geroago beste toki batzuetan nekazaritza (eta geroxeago abelzaintza) sortu zen, Neolitoko Iraultza deritzon prozesuan. Sorleku horietatik emeki-emeki zabalduz joan zen gizarte horien elikadura etxekotutako animaliengan eta landareetan oinarritu arte. Hala eta guztiz ere, nekazaritza-abelzaintzaren eredua ez zen leku guzti-guztietan nagusitu, batzuetan zenbait ehiztari-biltzaile isolaturik bizi zirelako (Amazoniako zenbait triburekin gertatu den bezala), eta beste batzuetan, eredu berria iritsita eta ezagututa ere, ehiztari-biltzaileek hala nahi ez dutelako (iparraldeko Australiako hainbat aborijenekin gertatu den bezala).

Gaur egun ehiztari-biltzaile bakan batzuk (gero eta gutxiago) geratzen dira Afrikan edo Ginea Berrian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]