Ekialdeko Eliza katolikoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekialdeko Eliza katolikoak Erromako aita santuaren autoritatea onartzen duten eta, beraz, katolikoak diren baina euren antolakuntza eta erritu bereziak mantentzen dituzten ekialdeko eliza kristauak dira.

Iraganean uniata ere deitu izan ziren, baina izendapen hau gaur egun ez zehatz eta iraingarritzat hartzen da, Erromako elizarekin elkarketa partzialei aplikatzen baitzaie, baina ez betidanik aita santuarekin batera egon direnei. Gaur egun, uniata izendapen hau ortodoxoen artean mantentzen da eta ekialdeko katolikoek eurek arbuiatzen dute.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikanoko II. kontzilioaren arabera Elizari buruzko konstituzio dogmatikoa dokumentuan honako hau irakur daiteke:

« Apostoluek eta euren oinordekoek zenbait tokitan sortutako eliza anitzetara iritsi den Jainkotiar Probidentziaren arabera, hauek, denboraren igaroan lotura organiko batek indartutako elkarketak sortu dituzte. Fedearen batasuna eta jainkotiarki ezarritako Eliza Unibertsalaren batasunak kalterik gabe dirauten arren, elkarketa horiek euren forma, erritu liturgiko eta herentzia teologiko eta izpiritual propioak dituzte. Batasun miragarri batean zuzendutako tokiko elizen aniztasun horrek elizaren batasunaren katolikotasuna frogatzen du.  »

Ekialdeko eliza katolikoak Ekialdeko Elizentzako Kongregazioaren (latinez Congregatio pro Ecclesiis Orientalibus) bidez gainbegiratuak dira. Hau 1862an sortu zuen Pio IX.a aita santuak misiolaritza ekintzak ikuskatzen zituen Fedea Zabalarazteko Kongregazioaren zati bezala, 1917an kongregazio independente bihurtu zen arren.

Ekialde eta mendebaldeko elizen arteko banaketak Erromarekin erabat elkartu edo mantendu ziren ekialdeko errituzko elkarteak sorrarazi zituen, euren liturgia mantenduz, kasuren batzuetan mailaren batean latinizatu egin diren arren. Batzuk sekula ez dira egon zisma egoeran Erromako Elizarekin (maroniar eliza eta italiar-albaniar eliza kasu, eta beste batzuk eliza ortodoxoen edo antzinako ekialdeko eliza nazionalen banaketatik sortu dira.

Ohi gutxiengoak osatzen dituzte kristautasun ortodoxoa nagusi den tokietan (Grezia, Serbia, Bulgaria, Errusia edo Armenia kasu), beste batzuk, ortodoxoekin batera, gutxiengoa dira beste erlijio bat nagusi den tokietan (melkitak Sirian eta kaldearrak Iraken horien artean). Eta beste batzuk ez dute Erromarekin zisman dauden kontrako alderdiak (maronitak eta italiar-albaniarrak. Migrazioaren ondorioz ere, gaur egun ekialdeko katoliko asko mendebaldeko herrialdeetan bizi dira (Australia, Kanada, AEB, Argentina, Frantzia...