El Hombre y la Tierra

Wikipedia, Entziklopedia askea
 El Hombre y la Tierra
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua3
Atalak124
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista dokumentala
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Félix Rodríguez de la Fuente
Emanaldia
Jatorrizko igorlea La 1
Hasiera-data1974ko martxoaren 4a
Amaiera-data1981eko ekainaren 20a

IMDB: tt0356268 Filmaffinity: 598557 Edit the value on Wikidata

El Hombre y la Tierra[1] naturari buruzko telesaila izan zen, Televisión Españolak ekoitzia eta Félix Rodríguez de la Fuente naturalistak zuzendua. 1974ko martxoaren 4tik 1981eko ekainaren 20ra eman zuten originalki.

Serie hau erreferentziazko lana da naturari buruzko dokumentaletarako, bai Espainian bai beste toki batzuetan. Garai hartan, dokumentazio-modu berri bat inauguratu zuen.ç

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetako denboraldietan banatu beharrean, hiru multzotan ekoiztu eta eman ziren atalak: Venezuelakoa, Venezuelan grabatua lehenbizi; Fauna Iberikoa Espainian filmatua gero; eta Amerikako saila, Kanadan eta Alaskan filmatua. 124 atal egin ziren guztira. Atal oso eta ezagunena Espainiako faunarena izan zen, zeinak 92 atal izan zituen, bakoitza 26 minutukoa.[2]

1980ko martxoaren 14an, Alaskan, Iditarod lasterketari buruzko kapituluetarako aireko plano batzuk filmatzen ari zirela, ekoizpen taldak zerabilen hegazkinak istripua izan zuen, eta han hil ziren Warren Dobson pilotua, Rodríguez de la Fuente bera eta Teodoro Roa eta Alberto Mariano Huéscar kamerariak. Naturalista ospetsuaren heriotzak sail dokumentalaren etena ekarri zuen, eta izan ere, telebistan hurrengo urteko maiatzera arte gelditu zen azken atal amaituen emanaldia: [3] Teófilo Martínezen ahotsarekin eman zituzten azken atalak (117-124), non aurreko guztietan Rodriguez de la Fuenteren lokuzio ezaguna nabarmendu zen.

Telesailaren musika bereizgarria ere ezaguna izan zen Antón García Abrilek konposatua.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]