Félix Rodríguez de la Fuente
Félix Rodríguez de la Fuente | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Félix Samuel Rodríguez de la Fuente |
Jaiotza | Poza de la Sal, 1928ko martxoaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Shaktoolik, 1980ko martxoaren 14a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Burgos cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | : abiazio-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Facultad de Medicina (Universidad de Valladolid) (en) ![]() (1946 - 1953) Licentiate of Medicine (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biophilia hypothesis (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | RTVE Torrejón de Ardozko aire-basea Editorial Salvat (en) ![]() Vocento Adolfo Suárez, Madril-Barajas aireportua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Espainiako Ornitologia Elkartea Q60040407 ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Félix Samuel Rodríguez de la Fuente (Poza de la Sal, Burgos 1928ko martxoaren 14a – Shaktoolik, Alaska, 1980ko martxoaren 14a), Félix Rodríguez de la Fuente bezala ezaguna, etologo, naturalista eta naturazaletasunaren hedatzailea izan zen, herrialde horretan naturaren defentsaren aldeko aintzindaria, bai eta irratia eta telebistarako dokumentalen egilea ere, guzti horietan nabarmenena El Hombre y la Tierra ("Gizona eta Lurra") (1974-1980)[1] dokumetal sail arrakastatsu eta eragin handikoa izan zen. Medikuntzan lizentziatua eta biologian autodidakta, karisma handiko pertsonaia polifazetikoa izan zen, bere eragina urteak igaro hala iraun egin duelarik[2]. Bere jakintzak falkoneria[3] eta etologiaren hainbat saila bereganatzen zituen, horietan nabarmenena otsoen inguruko ikerketa eta elkarbizitza izan zirelarik.
Belatzak eta hegazti harrapariak hazteko zaletasuna zuen, eta azkenean, ikerketan aritu zen erabat; batez ere animalien ohiturei buruzkoak ikertu zituen.
Bestalde, Rodríguez de la Fuentek espedizionario, Afrikako argazki-safarien gidari, hizlari eta idazle gisa ere jardun zuen, gainera Espainian oraindik naturaren defentsa mugimendurik ez zegoenean herrialde hartako kontzientziazio ekologikoaren alde ere ekin zion. Bere eragina ez zen Espainia mailara mugatu, nazioartean ere emititu diren bere telesailak ehundaka miloika ikusleek ikusi izan dituztela kalkulatu izan da, hauetako dokumental batzuk egiteko asmoz aireko filmaketa bat burutzen ari zirela euren aireontziak istripua izan zuenean.
ADENA Naturaren Babeserako Erakundearen sustatzailea izan zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Félix Rodríguez de la Fuenteren mundu harrigarria 14/12/2008 20 minutos, gazteleraz
- ↑ Espainiarrek Rodríguez de la Fuenteri bikaina jartzen diote El Faro de Cantabria egunkaria
- ↑ Félix Rodríguez de la Fuente doktorearen liburuak Cetrero.com
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Rodríguez de la Fuente ![]() |
- (Gaztelaniaz)Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioa