Raimundo García García
Raimundo García García | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1936ko martxoaren 16a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1933ko azaroaren 25a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Leon, 1884ko martxoaren 15a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Iruñea, 1962ko urriaren 16a (78 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta politikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Q8248861 |
Raimundo García García, Garcilaso ezizenaz ezaguna (León, 1884ko martxoaren 15a - Iruñea, 1962ko urriaren 16a[1]) espainiar kazetari eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen ikasi ondoren, 18 urte zituela Iruñera joan zen. Hasieran El Eco de Navarran eta 1911tik aurrera Diario de Navarra lan egin zuen. EAJ lehen aldiz Nafarroa Garaian sortu zenean, García Iruñeko lehen batzokiaren inauguraziora bertaratu zen, 1910ean.[2] 1912tik 1962ko heriotza arte azken egunkari horren zuzendaria izan zen, baita ezin besteko pertsonaia ere XX. mende erdialdeko Nafarroan ere.[3]
Parlamentarismoa kritikatu zuen, eta diktaduraren aldeko posizio argia hartu, bereziki 1917ko iraultzaren ondoren.[3] Horrenbestez, Miguel Primo de Riveraren diktaduraren etorrera harro txalotu zuen (1923-1930); hain zuzen, haren Batzar Nazionaleko kide izan zen.
Azpilanean aritu zen 1931-1932an Euskal Estatutua zapuzteko eta ezin bestekoa izan zen arrakastarik izan ez zezan.[3] 1931tik Errepublika hondoratzeko eskuindar indarrak bateratzea lortu zuen, Diario de Navarrako linea editorialaren bitartez Errepublikaren kontrako alarma giroa sortzeaz arduratu zen eta, azkenik, Rodeznoko kondearekin batera, erabakigarria izan zen karlistek eta Emilio Molak lankidetza hitzartu eta 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak aurrera egin zezan. 1933tik 1936ra Espainiako Gorteetan parlamentaria izan zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)GARCÍA GARCÍA, Raimundo. Gran Enciclopedia de Navarra
- ↑ Esparza Zabalegui, José Mari; Lopez de Luzuriaga, Iñaki (itzul.). (2020). Gernikako Arbolaren biografia: Euskal Herriko ereserkia. (2. edizioa. argitaraldia) Txalaparta ISBN 978-84-18252-41-9. PMC 1242024933. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ a b c d Dronda, Javier (2013), 98. or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-15313-31-1..