Elena Herraiz
Elena Herraiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guadalajara, 1992ko azaroaren 11 (31 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea : translation and interpretation (en) Alcaláko Unibertsitatea master : Hizkuntza irakaskuntza |
Hizkuntzak | gaztelania alemana ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta youtuberra |
Izengoitia(k) | Linguriosa |
linguriosa.com | |
Elena Herraiz Medina, ezizenez "Linguriosa" (Guadalajara, 1992ko azaroaren 11) espainiar hizkuntzalaria da eta gaztelania hizkuntzaren dibulgazioa egiten duen youtuberra ere bada. 2024tik aurrera Espainiar telebistako Cifras y letras telesaioko kolaboratzailea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valladolideko Unibertsitatean itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen, ingelesa eta alemaniera hizkuntzetan espezializatuz eta Alcaláko Unibertsitatean atzerritarrentzako gaztelania irakasle izateko masterra egin zuen. Ondoren Berlinera joan zen eta bost urtez gaztelania irakaslea izan zen.[1]
2019an YouTubeko kanal bat sortu zuen gaztelaniaren ikaskuntza eta dibulgazioa burutuz, eta "Linguriosa" izen artistikoa hartu zuen[2]. Gaztelaniaren historia eta etimologiaren inguruko bideoak egin izan ditu eta euskararen jatorriaren eta ezaugarrien inguruko bideo bat ere egin zuen.[3]
2024tik aurrera La 2 katean emititzen den Cifras y letras telesaioan hizkuntzaren inguruko aditua da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «La alcarreña y ´linguriosa´ Elena Herraiz, en el nuevo Cifras y Letras» Nueva Alcarria 2024-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales, Manuel. (2024-01-11). «Linguriosa, divulgadora lingüística en YouTube: “La lengua la hacemos los hablantes, no ninguna academia”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ Linguriosa. (2024-06-16). ¿De dónde viene el EUSKERA?. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).