Elena Mendoza
Elena Mendoza | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elena Mendoza López |
Jaiotza | Sevilla, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, irakaslea, pedagogoa eta filologoa |
Lantokia(k) | Berlin |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
elenamendoza.net | |
Elena Mendoza López (Sevilla, 1973) sevillar musikagilea, irakaslea, pedagogoa eta filologoa da, ganbera instrumentaleko musikan eta antzerki musikalean espezializatua. Musikaren Sari Nazionala irabazi duen lehen emakume konpositorea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevillan, bere jaioterrian, alemaniar filologiako karrera ikasi zuen eta, ondoren, pianoa eta konposizioa Aragoiko Goi Mailako Kontserbatorioan, Zaragozan, Teresa Catalán musikagile nafarrarekin.[1]
Ikasketak amaitu ondoren, Espainiatik alde egin eta Augsburgera (Alemania) joan zen lehenbizi. Han, konposizioa ikasi zuen John Van Burenekin. Ondoren, Düsseldorfen prestakuntza osatu zuen Robert Schumann Hochschul-en, Manfred Trojahnekin, eta Berlinen, Hochschule für Musik Hanns Eisler-en Hanspeter Kyburzekin. Gero, hainbat beka jaso zituen, besteak beste, Ensemble Modern Akademie eskolan, Fráncfort del Menon eta Akademie Schloß Solituden.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposizio-irakaslea izan da Zaragozako Kontserbatorioan. Konposizioko eta musika esperimentaleko katedraduna da, Berlingo Universität der Künsten.[3]
Konposizioan lan egiten du, eta ganbera-musikan eta eszenan jartzen du arreta. Interes berezia du musika-antzerkiaz eta hizkuntzaren musikalizazioaz. Askorentzat konposatu du, besteak beste,Klangforum Wien, Vogler-Quartett, Ensemble Modern, Ensemble Emex, Ensemble Taller Sonoro, Deutsche Oper Oper am Rhein, Nürnberg-eko Opera edo Friburgoko Orkestra Filarmonikoarentzat. Hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola, Wittener Tage für neue Musik, Ars Musica Bruxelles, Darmstadter Ferienkurse, Dresdengo Musika Garaikidearen Jardunaldiak eta Camagüeyko (Kuba) Musika Garaikidearen Jaialdian.[4]
Emakume musikagileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Levante egunkarikoekin 2022ko martxoaren 6an izandako elkarrizketan hauxe esan zuen:
≪ Gero eta emakume gazte gehiago daude sortzaile gisa serioski hartuta sentitzen direnak.≫ [5]
Lan aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidean zehar, musika lanak konposatu ditu, bai operarako, bai ganbera eta orkestrako musikarako, nahiz eta alderdi eszenikoari garrantzi berezia eman dion.
- Niebla (2009), Miguel de Unamunoren izen bereko eleberrian oinarritua. Haren dimentsio eszenikoa hain dago lotuta konposizioarekin, ezen partitura Matthias Rebstock konpositoreak eta eszena-zuzendariak elkarrekin sinatu zuten.
- 2009ko Fragmentos de teatro imaginario (lehen zatia)[6]
- La ciudad de las mentiras (2016), Madrilgo Errege Antzokian estreinatutako Juan Carlos Onettiren lau kontakizunetan oinarritua.[7][8]
- Der Fall Babel, Schwetzingengo (Alemania) jaialdirako enkarguz, 2019ko apirilean estreinatu zen.[9]
- Beste lan batzuk: kontsultatu Andaluziako Musika Dokumentazio Zentroa.[10]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademie Schloß Solitudean (Stuttgart, 2008) izan zuen arte-egoitza, besteak beste, Alemania aldean.
- 2010ean Kultura Ministerioak Konposizio modalitatean eman zion Musika Sari Nazionala, Espainiako musika-sorkuntzari egindako ekarpenarengatik, Espainiako musika garaikidea sustatu eta nazioartekotzeko egindako ekarpenarengatik eta 2009an estreinatu zituen lanengatik, hala nola Fragmentos de teatro imaginario (lehen zatia) eta Niebla. Sari hori jaso zuen lehen emakume konpositorea izan zen.[11][12]
- 2011n Musikpreis Salzburg Saltzburgoko Land Nazioarteko Konposizio saria.[13]
- 2017an Kunstpreis Berlin. Berlingo Akademie der Künstek eta Senatuak urtero emana. Musika kategorian eman zioten.[14][15]
- 2017an Andaluziako domina.[16]
- 2019an Heidelberger Künstlerinnenpreis. Herrialdeko kultura-sari garrantzitsuenetako bat da, eta bereziki emakume konpositoreei ematen zaien mundu mailako sari bakarra da.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Elena Mendoza - EcuRed» www.ecured.cu.
- ↑ «SevillaWorld - Elena Mendoza» SevillaWorld 6 de diciembre de 2015.
- ↑ weiterempfehlen, Seite per E.-Mail. «Prof. Elena Mendoza» www.udk-berlin.de.
- ↑ «Elena Mendoza» Mujer y guitarra española 9 de septiembre de 2010.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jorques, Begoña. (2022-03-06). «Elena Mendoza: "Cada vez hay más mujeres jóvenes que se sienten tomadas en serio como creadoras"» Levante-EMV (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
- ↑ «Fragmentos de teatro imaginario VI - Video Musicalis» www.videomusicalis.com.
- ↑ «Elena Mendoza López» historiamujeres.es.
- ↑ Nieto, Antonio Hernández. (6 de marzo de 2017). «Elena Mendoza, compositora de óperas en equipo» Woman·s Soul.
- ↑ «Ellas toman el Real» Melómano Digital - La revista online de música clásica 6 de marzo de 2019.
- ↑ Andalucía, Centro de Documentación Musical de. «Obras compositor» Centro de Documentación Musical de Andalucia.
- ↑ «Elena Mendoza, primera compositora que obtiene el premio Nacional de Música» abc 23 de noviembre de 2010.
- ↑ Elena Mendoza y Diego Fernández Magdaleno, Premios Nacionales de Música 2010. 23 de noviembre de 2010 ISSN 1134-6582..
- ↑ «Land Salzburg -» www.salzburg.gv.at.
- ↑ Elena Mendoza, galardonada con el Kunstpreis Berlín – MujerEmprendedora. .
- ↑ «LA COMPOSITORA SEVILLANA ELENA MENDOZA, GALARDONADA CON EL KUNSTPREIS DE BERLÍN» Iniciativa Sevilla Abierta 2 de febrero de 2017.
- ↑ «Aprobadas las distinciones de Hijos Predilectos y Medallas de Andalucía 2017» Junta de Andalucía.
- ↑ «News [Elena Mendoza erhält Heidelberger Künstlerinnenpreis 2019 / MIZ»] www.miz.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pradas Gallén: Radio Clásicos Músicas de España saioaren emanaldia, 2009ko urtarrilaren 6an, José Pradas Galléni eta Elena Mendozari buruz.