Eleuterio Tapia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eleuterio Tapia
Eleuterio Tapia eskultura (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaAsteasu1926ko irailaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAsteasu1988ko irailaren 18a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta trikitia
Musika instrumentuaeskusoinu txikia

Eleuterio Tapia (Asteasu, Gipuzkoa, 1926ko irailaren 26a - 1988ko irailaren 18a) musikaria eta herri kirolaria izan zen. Trikitilaria, hainbat eta hainbat erromeria alaitu zituen; beste trikitilari batzuen maisu izan zen, besteak beste, bere iloba Joseba Tapiarena. Herri kiroletan ere bere eskuetatik pasa zen Iñaki Perurena adibidez.

Asteasuko Errotaberrieta baserrian jaio zen, Andazarratetik gertu. Mutegia baserrian bizi izan zen (Muttaia Asteasuko euskalkian, Mindegia euskara batuan). Aita Jose Tiburtzio Tapia izan zuen eta ama Maria Julia Amenabar, hamabost senideetan bederatzigarrena.

Herri kirolarekin lotura estua izan zuen. Besteak beste, segalari lanetan, hiru sega-apustu eta Euskadiko Sega Txapelketa bat irabazi zituen.

Soinu txikiari dagokionez, etxetik jaso zuen musikarako afizioa, bere ama Maria Juliak aho-soinua jotzen zuenez eta aita Jose Tiburtziok bertsotan egiten zekienez. 14 urterekin Santa Eske, Gabon Eske eta horrelakoei esker aurreratutako diruarekin auzoko bati soinu txiki bat erosi zion. Villabonan soinu handia jotzen zuen batekin abiatu zituen lehen ikasketak, Tolosako beste batekinjarraitu zuen gero. Hala ere, Jazinto Rivas Elgetarekin egin zituen aurrerapenik handienak eure etxera ekarri zutenean Eleuterioren irakasle, Elgetak ohiko zuen baldintzetan: eguneko hamar pezeta eta mantenua.

Asteasuko Plaza Nagusian haren omenezko eskultura bat dago, Tomas Ugartemendiak egina. 2018ko abenduaren 1ean Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Eleuterio Tapia bera zen festa[1] liburua aurkeztu zuen, Joxean Agirrek Eleuterioren bizitzari buruz idatzia.

Eleuterio Tapiaren omenezko eskultura Asteasun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirre Odriozola, Joxean. (2018). Eleuterio Tapia bera zen festa. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea ISBN 978-84-946685-3-1..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.