Eli Eduardo de Gortari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eli Eduardo de Gortari
Bizitza
Izen osoa Eli Eduardo de Gortari de Gortari
Jaiotza Mexiko Hiria1918ko apirilaren  28a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza 1991ko uztailaren  29a (73 urte)
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, filosofoa eta matematikaria

Eli Eduardo de Gortari (Mexiko Hiria, 1918ko apirilaren 28a - 1991ko uztailaren 29a) mexikar filosofo eta politikaria izan zen.

Ingeniaritza-, matematika- eta filosofia-ikasketak egin zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Filosofiaren ikuspegitik, Marxen pentsamenduaren hedatzaile nagusietako bat izan zen Mexikon, eta logika dialektikoa ikerkuntzara zabaldu zuen. Antropologiaren filosofo gisa, historian zehar sortu diren gizakiaren ideiak bere izatearen baldintza errealekin bat ote datozen jakiten saiatu zen. Filosofia lan zientifikoaren eta beste diziplina sozialen oinarritzat izanik, Gortarirentzat filosofiaren objektibotasunaren auzia funtsezkoa zen jakintzaren azterketa kritikoa egingo bazen. Filosofia marxistaren aldekoa izanik, Ureztapen Langileen Sindikatu Nazionalaren sorreran parte hartu zuen, eta Mexikoko Alderdi Komunistako militante izan zen urteetan. Halaber, Askatasun Demokratikoen Aldeko Maisuen Koalizioaren sortzaileetako bat izan zen (1968). Unibertsitateko ikasleen alde egin zuen, irakaskuntzaren erreformaren eta modernizazioaren aldeko eskakizunetan, eta hori zela-eta, 1968an, kartzelan sartu zuten, 42 egunez, Mexiko Hiriko Lecumberriko espetxean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]