Elisabeth Pinedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elisabeth Pinedo
Eli Pinedo - Jornada de las Estrellas de Balonmano 2013 - 02.jpg
Bizitza
Izen osoa Elisabeth Pinedo Sáenz
Jaiotza Amurrio1981eko maiatzaren 13a (37 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Akaba Bera Bera 1999-2004
CB Amadeo Tortajada 2004-2005
Balonmano Sagunto 2005-2007
Itxako 2007-2009
Odense Håndbold 2010-2011
Akaba Bera Bera 2011-
 
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
Pisua 67 kilogramo
Altuera 175 zentimetro
Jasotako sariak

Elisabeth Pinedo Saenz (Amurrio, Araba, 1981eko maiatzaren 13a), kirol arloan Eli Pinedo deitua, eskubaloi jokalari profesional ohia eta enpresaburua da. 1999tik 2016ra bitartean aritu zen profesionaletan, Bera Bera (Donostia, Gipuzkoa), Itxako (Lizarra, Nafarroa Garaia), Ribarroja (Valentziako Autonomia Erkidegoa, Espainia), Sagunto (Valentziako Autonomia Erkidegoa, Espainia) eta Odense (Danimarka) taldeekin. Espainiako selekzioarekin, 201 partida jokatu zituen, brontzezko domina irabazi 2012ko Olinpiar Jokoetan, eta 438 gol sartu.[1]

Eskubaloiko ibilbidea bukatu baino lehentxoago, bere taldekide ohi Bea Fernandezekin batera London717 arropa ekologikoaren marka sortu zuen, eta orain enpresa horren buru dabil lanean, Madrilen (Espainia).[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrioko eskola publikoan hasi zen eskubaloian jokatzen. Ahizpa bikia du Patricia, hura ere eskubaloi jokalaria. Eibarko Arrate taldean, Donostiako Akaba Bera Beran, eta Valentziako Ribarroja eta Sagunto ekipoetan jokatu zuen Lizarrako Itxakora joan baino lehen. Ondoren Odensen eta, 2011tik aurrera Bera Beran aritu da. Internazionala da Euskadi eta Espainiarekin. Pedagogia ikasketak euskaraz eginak ditu EHUren Donostiako fakultatean[4], eta baita Olinpiar Jokoetan ere.

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi ditu Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011), eta zilarrezkoak 2008ko eta 2014ko Europako Txapelketetan[5].

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako liga 6 aldiz: Itxakorekin 2009 eta 2010ean; Bera Berarekin 2013, 2014, 2015 eta 2016an.
  • Erregina Kopa 4 aldiz: Itxakorekin 2010ean; Bera Berarekin 2013, 2014 eta 2016an. 2015ean bigarren gelditu zen.
  • Espainiako Superkopa 5 aldiz: Itxakorekin 2010ean; Bera Berarekin 2012, 2013, 2014 eta 2015ean.
  • EHF Kopa behin, 2009an, Itxakorekin. 2008an txapeldunordea izan zen.

Espainiako talde nazionalarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko domina Mazedoniako (2008) eta Hungariako (2014) Europako Txapelketetan.
  • Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).
  • Brontzezko domina Londresko Olinpiar Jokoetan (2012).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]