Elissa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elissa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakإليسار زكريّا خوري
JaiotzaDeir Al-Ahmar (en) Itzuli1972ko urriaren 27a (51 urte)
Herrialdea Libano
Lehen hizkuntzaarabiera
Hezkuntza
HeziketaLebanese University (en) Itzuli : politika zientzia
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
world musica
Arabiar musika
Musika instrumentuaahotsa
pianoa
DiskoetxeaEMI
Rotana Music Group (en) Itzuli
Universal Music Group
Suria Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IMDB: nm4098473 Facebook: ElissaFans Twitter: elissakh Instagram: elissazkh Youtube: UCwVXB9hCnLiarr3pZLmnr2w Spotify: 68rvMwPL0yMbYR5cv0pzCR Musicbrainz: 8bd1e3c9-780a-4bbe-b59b-39e4aa2eca5a Songkick: 385735 Discogs: 373711 Deezer: 722 Edit the value on Wikidata
Elissa, 2012an.

Elissa (arabieraz إليسا) (izen osoa Elissar Z. Khoury, arabieraz إليسار زكريا خوري) (Deir El Ahmar, 1972ko urriaren 27a) pop abeslari libanoarra da, Libanon ezezik Arabiar munduan ere abeslaririk ezagunenetakoa[1].

2005etik aurrera Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen emakumezko abeslaria izan da. 30 milioi kopiatik gora saldu ditu[2] eta Libanoko "celebritie" aberatsenetakoa da[3]. Sare sozialetan 44 milioi jarraitzaile ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekaa haraneko Deir el Ahmar herrian jaio zen, Beirut hiriburutik 100 kilometrotara[2]. Familia kristau batean jaio zen, aita libanoarra du eta ama siriarra[4]. 10 urte zituela haurretzako Mont La Salle jaialdian hartu zuen parte. Libanoko Unibertsitatean Politika ikasketak egin bazituen ere[2] musika ibilbidea hobetsi zuen. Antzerkian ere aritu zen hasiera hartan, Le Théâtre de Dix-Heures taldean[2].

Elissaren musika ibilbidea 1992an hasi zen, Libanoko Studio El Fan lehiaketan bigarren postuan gelditu zenean. Aurreneko diskoa ordea ez zen 1998 arte iristi. Baddi Doub izena zuen ("urtu nahi dut"). Hit-a izan zen singlean Gerard Ferrer kataluniarrarekin batera kantatu zuen. 150.000 kopia saldu zituen eta Cannesko Nazioarteko Musika Jaialdian abesteko aukera izan zuen. Urte berean "Head & Shoulders" txanpu konpainiaren iragarkian azaldu zen eta bere aurpegia oso famatua egin zen. Bigarren diskoa W'akherta Ma'ak izan zen eta halako arrakasta izan zuen Estatu Batuetako Bill Clinton presidentearen aurrean abestu zuela[2]. Disko honekin "Murex d'Or" "emakumezko artista onenaren" saria irabazi zuen.

Hurrengo diskoek ere arrakasta handia izan zuten eta Elissa hainbat konpainia handiren aurpegi bihurtu zen, Ekialde Hurbilerako Pepsiren enbaxadorea besteak beste[5]. 2005 urtean World Music Awards-etan "Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista"-ren saria irabazi zuen, halako sari bat lortzen duen lehen libanoarra izan zen. Hollywoodeko Kodak Theatre mitikoan jaso zuen saria. 2006an berriz ere lortu zuen sari bera.

2007 urtean Ayami Beek diskoa argitaratu zuen. Disko honetan dago Elissaren inoizko singlerik ezagunean, "Betmoun" abestia. 2009an hirugarren World Music Awards saria eskuratu zuen Tsadaq Bmein diskoarengatik[6].

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 urtean Estatu Islamikoak gutxiengoen aurka egindako basakeriak salatu zituen, bera Libanoko kristaua dela eta ama siriarra duela[4].

Emakumezkoen eskubideen alde ere sarritan egin du. Bularreko minbiziaren detekzioaren aldeko abokatua izan da, tabuak hautsi behar direla efendatuz, berak ere minbizia jasan baitu[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baddi Doub (1998)
  • W'akherta Ma'ak (2000)
  • Ayshalak (2002)
  • Ahla Donya (2004)
  • Bastanak (2006)
  • Ayami Beek (2007)
  • Tsadaq Bmein (2009)
  • As'ad Wahda (2012)
  • Halet Hob (2014)
  • Saharna Ya Lail (2016)
  • Ila Kol Elli Bihebbouni (2018)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • World Music Awards:
    • 2005: Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista
    • 2006: Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista
    • 2010: Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen artista
  • Murex D'Or :
    • 2002: urteko emakumezko artista onena
    • 2005: urteko emakumezko artista onena
    • 2012: urteko emakumezko artista onena eta abestirik onena ("As'ad Wahda")
  • Middle East Music Award:
    • 2008: urteko emakumezko artista onena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Women Are Saying They're Getting Checked After A Famous Lebanese Singer Said She'd Had Breast Cancer» BuzzFeed News (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  2. a b c d e (Ingelesez) Khazaal, Chaker. (2015-03-13). «Elissa: A Light in the Dark Times of the Middle East» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  3. www.albawaba.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  4. a b (Ingelesez) «‘Stop the war’: Elissa urges fans to pray for Syria» Arab News 2017-04-05 (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  5. «Elissa Pepsi Commercial Music Video - أليسا - إعلان بيبسي, Music Video clip» Arabic Media (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  6. (Ingelesez) Awards, World Music. (2016T03:19). [https://twitter.com/worldmusicaward/status/774190455093399552 «Lebanese Superstar #Elissa releases her 10th Studio Album #SaharnaYaLeil! @elissakh https://www.facebook.com/worldmusicawards/posts/1090645811016531 …pic.twitter.com/eTXP45ajBs»] @worldmusicaward (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elissa Aldatu lotura Wikidatan