Edukira joan

Elixabete Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elixabete Garmendia

Bizitza
JaiotzaOrmaiztegi, 1953 (72/73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Argia
Jakin
Emakunde
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
Euskalerria irratia
Euskal Irrati Telebista
Euskadi Irratia
Berria
Gipuzkoako Foru Aldundia
Jasotako sariak

Inguma: elixabete-garmendia-lasa

Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953) gipuzkoar kazetaria da. Emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan, izan zuen aurrekari bakarra Miren Jone Azurza izan baitzen, urte batzuk lehenago, 1969tik 1977era bitartean, Zeruko Argia aldizkariaren zuzendaria izan zena.[1]

Kazetari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n, Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasten hasi zen[2] eta bukatutakoan, Zeruko Argia astekarian lan lortu: garai konplikatuak ziren euskaraz argitaratzen zen prentsarako. Deia egunkarira joateko, Mikel Atxagak zuzendaritza utzi zuenean hiru emakume geratu ziren aldizkaria aurrera ateratzeko: Elixabete Garmendia, Pilar Iparragirre, eta Lurdes Auzmendi.[3] Hirurak aritu ziren 1980ra bitarte, orduan Joxe Mari Ostolaza, Josu Landa, Joxemi Zumalabe eta Pello Zubiriaren lan taldeak (“Argieroak”) hartu zuen bere gain aldizkariaren ardura.[4]

1981tik 1986era arte, Gipuzkoako Aldundian egin zuen lan, euskara zerbitzuko teknikari gisa, baina bere kazetari-sen dinamikoak 1986ean Euskal Telebistara berriro kazetari moduan lan egitera eraman zuen.[2]

Hainbat saiotan parte hartu du ETBren ibilbidean, besteak beste 1990eko hamarkadaren erdialdetik euskaldun askoren erreferentziazko saio bihurtu zen Bertatik Bertara; eguerdiko edizioaren zuzendaria izan zen 2000. urtetik.[5][6]

Horiez gain, hainbat komunikabidetan aritu izan da lankidetzan; adibidez Berria egunkarian, Argia aldizkarian bertan, Euskadi Irratian, Euskalerria irratian, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan.[7]

Erretiroa hartuta, jakin-minak unibertsitatera itzuli eta antropologiako ikasketak egitera eraman zuen. Gizakion bizimolde, sinismen eta jokabideetan sakontzearren, bereziki emakumeen ibilbide eta garapenari dagokienean.[8]

Komunikabideetako lankidetzez gain, hainbat liburu ere idatzi ditu:[9]

  • 2019: Kazetari-ibilbide profesionalaren saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda, euskal kazetaritzaren aitzindari gisa egindako lanarengatik.[4][15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Elixabete Garmendia, euskal kazetaritzako aitzindarietako bat» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-05-24).
  2. a b VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Elixabete Garmendia. Kazetaria: Langileak euskalduntzeko plangintzak arrotzak dira ETBn» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2019-01-20).
  3. Arzalluz Alustiza, Eneritz; Fernandez, Amaia. (2019). «Elixabete Garmendia: "Denok genuen argi euskara hutsezko hedabideari eutsi behar zitzaiola"» Argia (kontsulta data: 2020-05-24).
  4. a b «Elixabete Garmendiaren ibilbidea saritu du Kazetarien Euskal Elkargoak» Argia (kontsulta data: 2020-05-24).
  5. «"Bertatik Bertara". El éxito de la información más cercana» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2020-04-22).
  6. Urkizu, Urtzi. (2001-01-15). «Elixabete Garmendia,' Bertartatik bertara'-ko lehenengo edizioko zuzendaria. "Zerbitzu publikoak garela oso barneratuta dugu gure saioan".» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (kontsulta data: 2020-05-24).
  7. «Elixabete GARMENDIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2019-01-20).
  8. «Elixabete Garmendia / BAGARA.» www.bagara-somos.eus (kontsulta data: 2019-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Elixabete Garmendia Lasa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2019-01-20).
  10. Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Une oro egon naiz galdera eta harridura marketatik zintzilik»» Berria.eus (kontsulta data: 2021-01-28).
  11. Elixabete, Garmendia Lasa,. (2018). Carlos Garaikoetxea : lider bat lehendakari. Elkar ISBN 9788490278666. PMC 1076486069. (kontsulta data: 2019-01-20).
  12. Garmendia Lasa, Elixabete. (2012). «36ko gerra Ormaiztegin» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) ISBN 978-84-8419-244-2. (kontsulta data: 2019-01-20).
  13. YOYES - DESDE SU VENTANA.. LULU Press INC 2013 ISBN 1447802500. PMC 1012809576. (kontsulta data: 2019-01-20).
  14. «Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan — Zumalakarregi museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus (kontsulta data: 2019-01-20).
  15. «Olatz Arrietari emango diote Euskal Kazetariak saria» Euskal Irrati Telebista 2019-10-16 (kontsulta data: 2019-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]