Elur-neurgailu
Itxura
Elur-neurgailua edo nibometroa elur gisa jausitako ur-garaiera neurtzeko meteorologian erabiltzen den tresna da. Erabilitako tresna-motaren arabera elurraren pisuarekin edo hura urtuta kalkulatzen da garaiera. Eskuzko irakurketa sinplearekin (graduazio metriko bertikala) edo elektronikoarekin (ultrasoinuak, infragorriak, laserrak) hornitu daiteke. Gailu hau nibologian erabiltzen da eta elur garaiera puntuala (bi puntuen artean) neurtzeko erabiltzen da, edo aztertu eta irudikatzen den gune batean pilatutakoa. Elur-neurgailua, kontzeptuan, euri-neurgailuaren antzekoa da.