Zunda-globo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zunda-globoa

Zunda-globoa edo zunda-baloia aerostato bat da, meteorologia eta astronautika arloetan erabiltzen dena. Gidaririk gabeko globo askea da, atmosferako tokiko neurketak egiteko irratizunda deituriko ontzitxo batean sartutako tresna batzuk erabiliz, baita radar-islagailua edo irrati-lokalizazio sistema ere jarraitzeko eta horrela haizearen abiadura zehazteko. Zunda-globoa Gustave Hermite-k asmatu zuen 1892an.