Kamera meteorologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sumburgh Head-ko (Shetland) itsasargiaren ondoan instalatutako web kamera

Kamera meteorologikoa kamera mota bat da, paisaia eta zerua filmatzen duena eta ohiko parametro meteorologikoak transmititzen dituena: tenperatura, haizearen norabidea eta indarra, hezetasuna, presio atmosferikoa ...

Kamera meteorologikoak gero eta leku turistiko gehiagotan daude, esaterako, menditan, kostaldetan eta hirigunetan. Bideokamera konbentzional horiek (telebistako kanaletan emititzeko) edo web kamerak (Internet bidez emititzeko) sarritan panoramikoak izaten dira.