Emilia Goyena Arraiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilia Goyena Arraiza
Bizitza
JaiotzaTarancón1916ko irailaren 26a
HeriotzaBuenos Aires, 1999 (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ekintzailea

Emilia Goyena Arraiza (Tarancón, Cuenca, 1916ko irailaren 26aBuenos Aires, Argentina, 1999) idazlea izan zen. Nafarroan, familia-plangintzako prozesuei eta emakumearen iraultzari buruz idatzi zuen lehenengo emakumea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilia Goyena Taranconen jaio zen, aita bertan ari baitzen lanean, baina laster aldatu ziren Lizarrara. UGTko kidea eta Iruñeko JSko afiliatua izan zen. 1933ko urrian, artikulu bat idatzi zuen Trabajadores aldizkarian, langileen jaiotza-kontrolaren gainean, Mussolinik Italiako langileei seme-alaba asko izateko egindako eskaeraren aurrean.

Gerra eta erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an Rubén Frías Cartagenarekin ezkondu zen.[1] Urte berean abuztuaren 30ean Emiliaren gurasoak eta neba atera zituzten Lizarrako kartzelatik, eta kamioi batean sartu zituzten. Abuztuaren 30eko “saka” izan zen.

Lakar-en César neba fusilatu zuten gurasoen aurrean. Lorkan Cesáreo, bere aita, fusilatu zuten emaztearen aurrean. Utergako kurbetan, Erreniegarako bidean, Emilia Arraiza, Emilia Goyenaren ama, eta gainerako presoak jaitsi zituzten kamiotik. Emiliari esan zioten:

Gizonak nahi zenituen, ba orain izango dituzu gizonak

Balazo batez erahil zuten eta, ondoren, haren gainera erori ziren hiltzen joan ziren gainerakoak. Esaldi hura ez zen doakoa izan. Emilia ezaguna zen Nafarroako emakumeen aitzindari izateagatik familia-plangintza defendatzen. Hilobia ez zuten estali. Handik pasatzen ziren guztiak beldurtu zitezen.

Gertakari hauek jazotzen ziren bitartean, Emilia Goyena bere senarraren senitartekoen ganbara batean ezkutatu zen. Bost hilabete igaro zituen bertan, gosez, beldurrez eta etsipenez. Handik Frantziara ihes egitea lortu zuen, senarrarekin elkartu eta Bordelen ontziratu ziren Argentinarantz.[2] Argentinan erbesteratuta, 83 urte zituela hil zen, “emakumeak gizartean duen eginkizunari” buruz inoiz idazteari utzi gabe eta atzean utzi zuen izua inoiz kontatu gabe.[3]

Aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emilia Goyena Arraiza izeneko antzezlan bat taularatu zuen La Nave Producciones Teatrales konpainiak 2018an, Miguel Munárrizen sorkuntza.[4][5]

Antzezlan horren bidez, ausardia, bi protagonisten bizitza eta, haiekin batera, 36ko uztailaren 18an Espainia bizi eta hari aurre egin zioten emakume guztien bizitza anonimoak aintzatestea jarri zuten egileek helburu. Emakume horiek emakumearen duintasunaren alde borrokatu baitziren, gizakiaren duintasuna herrialde honetako areketara baztertu zen garaian. Emilia Goyena Arraiza, bere ama Emilia Arraiza bezala, emakumearen hezkuntzaren aitzindaria izan zen familia-plangintzaren arloan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Goyena Arraiza, Emilia» Fundación Pablo Iglesias (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  2. «GOYENA ARRAIZA, EMILIA» AFFNA36.ORG (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  3. «Goyena Arraiza, Emilia» Memoria Histórica y Educación 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  4. «'Goyena Arraiza, Emilia'» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-09-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  5. a b Noticias, Diario de. «‘Goyena Arraiza, Emilia’, memoria, valentía y dignidad sobre las tablas» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]