Emilio Serrano Ruiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emilio Serrano Ruiz
1891-04-11, Madrid Cómico, Emilio Serrano, Cilla (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1850eko martxoaren 13a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Madril1939ko apirilaren 8a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Genero artistikoa opera
zarzuela
Musika instrumentua pianoa

Emilio Serrano Ruiz (Gasteiz, Araba, 1850eko martxoaren 13a - Madril, Espainia, 1939ko apirilaren 8a) arabar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo kontserbatorioan egin zituen ikasketak Eslabarekin eta Arrietarekin, eta geroago, 1894-1920. urteetan, konposizio-irakasle izan zen han. Madrilgo Errege Antzokiko arte zuzendaria izan zen, eta hogeita hamar urtez Elisabet infantaren ganbera-musikagilea.

San Fernando Arte Ederretako Akademiako kide izan zen.

Lan aipagarriak ditu: operen artean, Mitritades (1882), Doña Juana la Loca (1890), Irene de Otranto (1891) eta Gonzalo de Córdoba (1898); La Bejarana (1924) zartzuela; harizko tresnetarako kuarteto bat, eta poema sinfonikoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]