Emily St. John Mandel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emily St. John Mandel

(2017)
Bizitza
JaiotzaMerville (en) Itzuli eta Columbia Britainiarra, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe School of Toronto Dance Theatre (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea eta idazlea
Lantokia(k)Brooklyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoazientzia-fikzioa

emilymandel.com
Twitter: EmilyMandel Instagram: emilystjohnmandel Edit the value on Wikidata

Emily St. John Mandel ( Comox, Columbia britaibiarra, 1979 ) ingelesezko idazle kanadarra da.

Mandel Kanadako mendebaldeko kostaldeko Denman uhartean jaio eta hazi zen. 18 urterekin Torontora joan zen dantza garaikidea ikastera School of Toronto Dance Theatre-n. Geroago Montrealen bizi izan zen denbora labur batez, azkenean New Yorkera joan eta The Millions sareko literatur aldizkarian idatzi zuen.

Idazlan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospea eman zion lehen lana bere laugarren eleberria izan zen, Station Eleven, etorkizun hurbileko distopia bat da, birus epidemia batek despopulatutako mundu batean kokatua (telesaila ere egin dute eleberrian oinarritua). Laku Handien eskualdean leku batetik bestera ibiltzen den antzerki konpainia ibiltari bati jarraitzen dio Shakespeareren antzezlanak eta musika antzezten. Station Eleven National Book Award, PEN/Faulkner Award for Fiction, Baileys Women's Prize for Fiction sarirako eta Sunburst Award sarirako eta Arthur C. Clarke Award eta Toronto Book sariak jaso zituen. Filmaren eskubideak Scott Steindorff ekoizleari eskeitu zitzaizkion zizkion.

Bere hurrengo eleberri ere arrakastatsua suertatu zen, The Glass Hotel, Ponzi eskema baten ingurukoa, Bernard Madoff-en kasuaren nobelizazio bat, baina Madoff edo beste pertsonaia errealik gabe. Eleberri honek Barack Obamaren bultzada jaso zuen, bere irakurketa gogokoenen artean aipatu zuenean Obamak.[1]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkera bizitzera joan zenean Kevin Mandel idazlea ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu, harrezkero idazlanetan erabiltzen duen deitura senar horrena delarik nahiz eta 2022an dibortziatu egin zen.

Kevin Mandelekin ezkonduta egon zenetik alaba bat du. 2022tik beste harreman batean dagoela jakinarazi izan du, neskalagunarekin kasu honetan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arvind. (2022-12-30). «The Glass Hotel» Starvind (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  2. (Ingelesez) Kois, Dan. (2022-12-17). «A Totally Normal Interview With Author Emily St. John Mandel» Slate ISSN 1091-2339. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]