Edukira joan

Eneko Andueza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneko Andueza

(2024)

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Bizitza
JaiotzaEibar1979ko ekainaren 11 (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : politika zientzia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta politologoa
KidetzaPSE-EE
Euskadiko Ezkerraren Gazteak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Twitter: enekoandueza Instagram: enekoanduezapse LinkedIn: eneko-andueza-1b793270 Edit the value on Wikidata

Eneko Andueza Lorenzo (Eibar, 1979ko ekainaren 11) gipuzkoar politikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia politikoak ikasi zituen. PSE-EEko idazkari nagusia da. Aurretiaz Ordiziako eta Eibarko zinegotzia eta XI. legegintzaldiko PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen.[1]

Eneko Andueza Eibarren jaio eta bertan OHO eta Batxilergoa ikasi zituen La Salle ikastetxean. Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna da.

Ibilbide politikoa 17 urterekin hasi zuen, Euskadiko Alderdi Sozialistan eta Euskadiko Gazte Sozialista elkartean afiliatu zenean. Ordiziako Udaleko zinegotzia izan da, aldi baterako, ETAren indarkeriaren presioaren ondorioz bere kargua bete nahi izan ez zuten tokiko zenbait lankideren postua betetzeko; Gobernuaren Euskadiko ordezkariaren aholkularia, Iñaki Arriolaren Kabineteko burua, eta alkateordea Eibarko Udalean, non tokiko elkarte sozialistaren idazkari nagusia ere izan baita.

Ondoren, Batzarkide Sozialisten Taldeko bozeramaile izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta baita Eusko Legebiltzarreko kide ere.[2] 2017ko urriaren 7tik aurrera, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izan zen.[3][4] 2021ean alderdiko afiliatuek idazkari nagusi aukeratu zuten.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «El PSE de Gipuzkoa advierte al PNV de que no participará en «locuras que dividan a los vascos»» El Diario Vasco 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  2. «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  3. «Ezagutu gaitzazu: Eneko Andueza» www.socialistasvascos.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  4. «Alderdi Sozialistak nahikoa da esan behar dio Felipe Gonzalezi» Euskal Irrati Telebista 2020-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  5. «Eneko Andueza izango da PSE-EEko idazkari nagusia, %95eko babesaz» Berria 2021-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.