Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Energia eraginkortasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Panel fotovoltaiko baten eraginkortasuna bere orientazioaren araberakoa da.

Energia eraginkortasunaren helburua energia kontsumoa murriztea da. Erabilitako energia eta lortutako produktu eta zerbitzuen arteko erlazioa da. Kudeaketan, teknologian eta kontsumo ohituretan hartutako neurri eta inbertsioekin hobetu daiteke.

Praktika hau energia era eraginkorrean erabiltzean datza, hau lortzeko energiaren erabilera eta prozesu produktiboen optimizazioa lortu behar da, berdina edo gutxiago erabiliz ongarri eta zerbitzu gehiago lortuz. Hau da, gehiago ekoiztu energia gutxiagorekin. Hori lortzeko bi bide nagusi daude: batetik energia-kontsumitzaile zuzenak diren pertsona eta erakundeek energia-kontsumoa murriztu ahal dute; bestetik, industri eta merkataritza-erabiltzaileek eraginkortasuna handitu ahal dute, hau da energia berberarekin etekin handiagoa lortu.

Gai hau guztiz erlazionatuta dago ingurumen efektuarekin, energiaren ekoizpenean eta energiaren kontsumoan sortzen den kutsadurarekin. Horregatik gaur egungo kezkak dira energia nola aurreztu eta ingurumenean eragiten duen kaltea nola murriztu, ekoizpena energia berriztagarrien bidez bilatuz eta kontsumoan eta produkzioan eraginkortasun handiagoa bilatuz. Horri energia aurreztea esaten zaio.

Etxean energia nola aurreztu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza baten kontsumo energetikoa eraikuntza bioklimatiko baten bidez edo berokuntza, etxetresna elektriko eta argiztapen efizienteagoaren bidez murriztu daiteke, baita bertako bizilagunen kontsumo-ohituren aldaketarekin ere.

Berokuntza eta ur beroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berokuntza energia aurrezteko tresna ere izan daiteke, nagusiki kontsumo-ohitura arrazionala egiten bada, kontuan hartuta etxebizitza baten kontsumoan kontsumo totalaren % 46 izan daitekeela (% 60ra irits daiteke ur beroa kontuan hartzen bada). Energia aurrezteko galdara efiziente bat aukeratu behar da eta gelen isolamendu termiko egokia burutu.

Ur beroari dagokionez, eguzki-energia termikoa erabil daiteke laguntza gisa, energia biltegiratzen duten sistemak erabiliz, ur beroa ahal den gehienetan erabilgarri egoteko.

Berokuntza-ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakin beharra dago etxebizitza baten tenperatura 19 eta 21 ºC artean egon behar dela egunez eta 15 eta 17ºC artean gauez. Gradu bakoitzak kontsumoa % 7 handitzen du. Horregatik, aholkatzen da:

  • Tenperatura-baldintzen araberako arropa erabiltzea; edredoiak, tapakiak eta antzeko jantziak erabil daitezke.
  • Erradiadoreak ez estaltzea, bere funtzioa beroa emititzea baita, eta askotan altzarien kolokazio okerrarekin oztopatu daitezke.
  • Gelen isolamendua kontrolatzea, irekita dauden leihoetatik datorren aire hotza edo bero-ihesak eragozteko.

Ur beroa erabiltzeko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitzako ekintza espezifiko batzuk erabili ohi da ur beroa, esate baterako dutxan, komunean, ontziteria garbitzerakoan eta abar. Hauetan guztietan, honakoa gomendatzen da:

  • Ur beroa beharrezkoa denean soilik erabiltzea, garbiketan ez baita beti beharrezkoa.

Etxetresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxetresnek etxebizitzetako energia aurreztearen zati handi bat dira. Gehienek Europan etiketatze berezi bat eramaten dute, etiketa energetikoa deritzona, non tresna bakoitzaren kontsumoarekiko efizientzia eta ingurumenarekiko errespetua agertzen diren. Hala ere, guztiek ez dute eramaten, asko eta denbora luzez kontsumitzen dutenek soilik daramate: hozkailu eta izozgailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, argiteriak, labe elektrikoak eta aire girotuak.

A motako etxetresna bat klase ertaineko batek kontsumitutako energiaren % 55 gutxiago kontsumitzera irits daiteke; beraz, kontuan hartzeko aukeraketa da dirua aurrezterako garaian.

Etxetresna ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiturei dagokionez, arau orokor gisa, erabilera arrazional eta mantentze ona azpimarratzen dute.

  • Hozkailua: atea ongi itxirik mantentzea behar da momentu oro. Hobe da behin irekitzea denbora batez, sarritan eta denbora gutxiagoan baino.
  • Garbigailua eta ontzi-garbigailua: garbiketak planifikatu, garbiketa bakoitzean karga maximoa betez. Berdin kontsumitzen du erdi beterik eta guztiz beterik.

Argiztatze[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiztatze elektrikoa etxebizitzetan etxeko kontsumoaren %18 eta %20a da. Batzuetan jarrera prebentibo batekin nahiko da, hala nola kontsumo baxuko lanparak erabiltzea, hainbat energia iturri jartzea, leihoen azalea handitzea.

Ohiturak argiztatzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argiak itzali erabiltzen ez direnean.
  • Argi naturala erabili artifiziala erabili beharrean.
  • Argi iturri bakarra erabili iturri argidun erredundanteak erabili beharrean.
  • Energia berriztagarrien bidez funtzionatzen duten argiak erabili, energia solarra adibidez.

Energia eraginkortasuna eraikinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinen diseinuan eta haren elementuen instalazioan energiaren eraginkortasuna hartu behar da kontuan, adibidez leiho zabalak jarriz hegoaldera begira neguan eguzki beroa esparruak berotzeko eta eguzki argia aprobetxatzeko, azaleren isolamendua beroa ez galtzeko, eguzki panelen ezarpena energia elektrikoaren independentzia lortzeko.

Europa Batasunean araudi bat aplikagarria da, Eraikinetako energia eraginkortasunaren direktiba, etxetresnen etiketa energetikoaren antzekoa.

Aurrezpen energetikoa industrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria energia eraginkortasunean gehien eragiten duen sektoreetako bat da, haren lehiakortasuna lorpen handiagoa lortzen baitu.

Alde batetik garraio sektorea oso garrantzitsua da ibilgailuen efizientziaren bidez energia aurreztea posible delako, bide motzen bidez, gidatze eraginkortasunaren bidez, erregaiaren kudeaketa ona eginez, etb.

Bestetik lantegietan erabiltzen den makinaria eta erregaia kontuan hartu behar da. Makinen eraginkortasuna ahalik eta hoberena izanez eta erregaiaren kudeaketa eraginkorra eginez, gero eta erregai/energia gutxiago erabiliz gehiago sortuz.

Aurrezpen energetikoa sistema elektrikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potentzia sistema elektrikoan energia ekoiztea, garraiatzea eta banatzea du helburu. Praktika hauten energia elektrikoaren errentagarritasun hoberena bilatzen da, ahalik eta galera gutxien.

Sistema elektrikoari eskatutako energia eta potentziaren murrizketari eraginkortasun energetiko elektrikoa deritzo. Beti ere normalean gauzatzen diren jardueretan eragin gabe, industrian, eraikinetan edo transformazio prozesuetan.

Gainera, elektrikoki eraginkorra den instalazioa haren optimizazio tekniko eta ekonomikoa ahalbidetzen du. Hau da, ustiapenaren balio ekonomiko eta teknikoen murriztapena.

Hau lortu ahal izateko hiru puntu nagusi eta sinple jarraitzen dira:

  • Sistemaren eta ingurumenaren iraunkortasuna-lagundu CO2 igorpenak murriztuz.
  • Instalazioen kudeaketa teknikoa hobetu hauen errendimendua handituz eta aberiak eta prozesuen geldialdiak saihestuz.
  • Murrizketa, bai energiaren balio ekonomikoan baita instalazioen ustiapenean.

Ikuspuntu tekniko batetik, instalazio elektriko eraginkorra lortu ahal izateko lau puntu planteatzen dira:

  • Kontratazioaren kudeaketa eta hobekuntza.
  • Barne energiaren kudeaketa,neurri eta gainbegiratze sistemen bidez.
  • Eskaeraren kudeaketa.
  • Perturbazioen kontrol eta ezabapena.

Energia berriztagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia berriztagarrien eragina oso garrantzitsua da energiaren eraginkortasunean. Energia lortzeko prozesu hauetan energiaren eraginkortasuna nabarmena da beste metodoekin (energia ez berriztagarri) konparatuta.

Etiketa energetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio-eskubidea eta segurtasun-eskubidea direla eta nahitzekoa da etiketak jartzea.

Honen bidez fabrikatzaileek haien gailuen informazioa ematen dute, horrela beste batzuekin konparatu ahal izanez.

Etiketa energetikoa etxetresnetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etiketa energetikoak energiaren eta oinarrizko beste baliabide batzuen kontsumoari buruzko informazioa ematen dute. Gainera datu osagarriak ere adierazten dute. Honen bidez, informazioa eskaintzen duten bakoitzaren beharretara ongien egokitzen dena hautatu ahal izateko.

Energia etiketa etxetresna hauek izan behar dute:

  • Etxeko garbigailua
  • Etxeko garbigailu-lehorgailua
  • Hozkailuak eta izozkailuak
  • Etxeko danbor-lehorgailuak
  • Aire girotua
  • Telebistak
  • Ontzi-garbigailuak
Etiketa energetikoaren azalpena.

Etiketa hauek hiru ataletan banatzen dute informazioa:

  • Enpresa fabrikatzailea eta gailu elektrikoaren modeloa.
  • Energia-eraginkortasun mota: A-tik D-ra, A izanda eraginkortasun handienetakoa eta D motakoak eraginkortasunik txikienekoak. Bestetik A multzoaren barruan beste lau mota desberdinduz; A+++, A++, A+ eta A, energia eraginkortasun handienetik txikienera. Gainera honetarako koloreak erabiltzen ditu.
  • Datu espezifikoak, piktogramak:Gailuen kontsumoari eta soinuari buruzko piktograma berriak egin dira, arrazoia da etxetresna elektrikoetarako etiketa berrian handitu egin dela energia-eraginkortasunaren eskala, A+++adierazleraino.

Eraikinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak eraikin berriek energia eraginkortasunaren ziurtagiria eduki behar dutela agintzen du. Honen helburua eraikin bioklimatikoak lortzea da, honen bidez eraikinetan inguruneko energia aprobetxatzera eramaten du eta eraikitzen, saltzen edo alokatzen diren erakinen energia eraginkortasuna bermatzera.

Etiketa energetikoa erabiltzen da energia eraginkortasun hori kalifikatzeko, eta alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki guztietan agertu behar da. Bertan adierazten da eraikina edo haren atalak zenbateraino diren eraginkorrak, hainbat parametrotan oinarrituta, hala Nola, energia kontsumoa, kutsadura, etb. Baita ere, eraikina diseinatzerakoan azterketa sakona egin behar da energia eraginkortasunaren inguruan, eta hau eraki baino lehen proiektuaren bidez haren energia eraginkortasuna egiaztatu.

Halaber, 500 m2 erabilgarri baino gehiago duten establezimenduak etiketa hau ikusgarria den leku batean jarri behar dute.

Gurpilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurpilak etiketatzeari buruzkoa, eraginkortasuna karburante kontsumoaren eta beste oinarrizko parametroen inguruan.

Agertzen diren hiru piktogramek honako ezaugarriak adierazten dituzte.

  • Karburante kontsumoaren eraginkortasuna.
  • Itsaspena: Bustitako azalarekiko.
  • Zarata: Gurpilen errodadurak sortutakoa.

Araudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxetresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012/27/UE-ko Europar Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren direktiba , energia eraginkortasunari dagokiona, Batasunean guztiek energia eraginkortasuna sustatzeko marko bat eratzen dute eta bertan energia eraginkortasuna lortu ahal izateko ekintzak ezartzen ditu.

Espainiako legeriara, 2011ko urriaren 14ko 1390/2011 Errege Dekretuaren bidez energiarekin erlazionatutako produktuek etiketen araudia.

Gurpilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1222/2009 (EE) Erreglamendua, azaroaren 25ekoa.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]