Enrike Gesalaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Gesalaga» orritik birbideratua)
Enrike Gesalaga
Bizitza
JaiotzaEibar1941eko irailaren 4a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Enrike Gesalaga Larreta (Eibar, 1941eko irailaren 4a) gipuzkoar ETAkide ohia da.[1] ETArekin harreman zuelakoan 1969ko apirilaren 11an Mogrovejon atxilotu zuten. Mogrobejoko atxiloketa Andoni Arrizabalagaren atxiloketa eta gutxira gertatu zen. Andoni torturatu eta honek bere kideek Mogrobejoko ezkutalekutik alde egin zutela uste zuenez, Kantabriako ezkutalekuaren berri eman zion poliziari. Honen ondorioz Enrikerekin batera Ione Dorronsoro, Jon Etxabe eta Teo Uriarte atxilotu eta torturatu zituzten.[2]

Burgosko prozesuan 50 urteko gartzela zigorra jaso zuen. Jon Etxabe bezala, ETAren barruan zatiketa egon zenean ETA VI.arekin lerratu zen.[3] Segoviako ihesean parte hartu zuen. 1977ko amnistia eta gero ezker abertzaleko ideologia mantendu zuen eta oinarrizko sindikalgintzan partaidetza izan zuen, hala ere ez zuen politikan parte aktiboa izan.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.