Teo Uriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Teo Uriarte
Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
Jaiotza Sevilla1945eko uztailaren 15a (74 urte)
Herrialdea  Euskal Herria
Heriotza  (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, idazlea eta terrorista
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Eduardo Uriarte Romero (Sevilla, Espainia, 1945eko uztailaren 15a - ), Teo Uriarte gisa ezagunagoa, Andaluzian jaiotako euskal politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan jaioa 1953an Euskal Herrira iritsi zen familiarekin. 1964an ETAn militatzen hasi zen. 1969an poliziak atxilotu zuen eta Burgosko Prozesuan heriotza zigorra jaso zuen. Nazioarteko oihartzuna izan zuten mobilizazioen ondorioz heriotza zigorra kendu zioten eta Mario Onaindiarekin batera Kordoba eta Cácereseko gartzelara mugitu zuten, 1977ko amnistia gertatu zen arte.

Euskadiko Ezkerra sortu zun eta 1980an Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide hautatu zuten. 1990an EE utzi eta PSEn militatzen hasi zen. Bilboko alkate-ordea izan zen. Nicolás Redondo Terreros eta Edurne Uriarterekin batera Fundación para la Libertad sortu zuen, Espainiako Asociación de Víctimas del Terrorismorekin eztabaida piztuz. José Luis Rodríguez Zapateroren politika antiterroristaren aurka agertu zen. Gaur egun ETAren eta euskal abertzaletasunaren aurkako jarrera du.