Jon Etxabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Etxabe
Jon Etxabe idazlea.jpg
Bizitza
JaiotzaAltzola (Elgoibar)1933ko ekainaren 20a (88 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza, politikaria eta idazlea
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Literaturaren Zubitegia: 857

Jon Etxabe Garitazelaia (Altzola, 1933ko ekainaren 20a) gipuzkoar ETAkide ohia, apaiz ohia, politikari ohia eta idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi baten baserri izandako Mispillibar etxean jaio zen, Elgoibarko Altzola auzoan. Aita gipuzkeraz eta bizkaieraz entzuten zuen, biak nahasiak erabili ohi zituen. Mendaro, Altzola eta Elgoibarreko muga-euskara, Altzolako euskara holakoa baitzen. Ama Zaldibarko euskaltzalea zen. Hamahiru urterekin seminarioan sartu zen eta Saturraran, Gasteiz eta Donostiako apaiztegiak ezagutu zituen. 1958ako ekainean, 25 urterekin Eskoriatzako Marin auzora joan zen, apaiz moduan, 5 urte emanik bertan.

Beranduago ETAkide batzuei laguntzen hasi zen (Jokin Gorostidi, Xabier Larena, Unai Dorronsoro eta Teo Uriarte, besteak beste) leku batetik bestera eramaten Seat 600 batean. 1968an Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira ETAn sartu zen.[1]

ETArekin harreman zuelakoan 1969an Mogrovejon atxilotu zuten. Mogrovejoko atxiloketa Andoni Arrizabalagaren atxiloketa eta gutxira gertatu zen. Andonik uste zuen Kantabriako ezkutalekuan ez zegoela inor eta, torturapean deklaratuz, Mogrovejoko ezkutalekuaren berri eman zien poliziei. Operazioaren ondorioz atxilotuak izan ziren, Jon Etxaberekin batera, Ione Dorronsoro, Enrike Gesalaga eta Teo Uriarte. Atxilotuak eta torturatuak ere.[2]

Burgosko prozesuan 50 urteko kartzela zigorra jaso zuen.[3][4][5] 7 urte Zamorako apaizen gartzelan egon zen eta beste bat Lleidan, Miracle konbentuan, kondena betetzen han ere.[6] Zamoran bizitakoekin liburua argitaratu zuen 2014. urtean, Zamorako landan izenburupean.[7][8][9]

Kartzela eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Luisa Ruiz Arana aspaldiko laguna zen eta, hau zortzi urtez Frantzian erbesteratuta egon ondoren, bisitan joan zitzaion Lleidara. Orduan egin ziren bikote eta elkarrekin bizi izan ziren Eibarren lehenengo eta Etxarri Aranazen 20 urtez gero. 1991an ezkondu ziren eta ez zuten seme-alabarik izan. Jonen iritzian arrazoiak hauexek.

« Batetik, nahiko nagusiak ginen, eta arriskutsua zen, baina, bestetik, horrek adina pisu zeukan zerak, geure buruan orduan zegoela iraultza, sozialismoa... Bera EMKn zebilen, ni LKIn; ni troskista, bera maoista, eta ez zegoen denborarik seme-alabentzat... Gu militante-militante izan ginen.

Nire borroka presoena izan da. Lehenengo Senideak-en, gero Etxerat-en...

»

—Jon Etxabe, 2014[10]


Ideologikoki ezker abertzalearen inguruko erakundeekin izan du lotura eta euskal presoen aldeko mugimenduetan nabarmendu da gehien bat.

Eskola publikoan euskarazko irakaslea izan zen ogibidez. Bere aportazioa nabarmenena izan zen, beste batzuekin batera, eskola publikoan euskara inplantatzeko bultzada ematea, D eredu linguistikoa errealitate bihurtuz. Elgoibarko herri eskolan ari zela irakasle, 3 urteko neska-mutilekin hasi zen D eredua ematen, maila beherengotik has zezaten euskara hutsezko ikasketak.

Argentinako Justiziak frankismoaren aurka aurkeztutako kereilan parte hartu zuen, Zamorako espetxe probintzialean preso egon ziren apaiz euskaldunekin batera,[11]. pairatutako torturengatik eta bideokonferentziaz adierazpenak egin zituen Servini epailearen aurrean.[12]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere blogean bizipen eta gogoeta pertsonal ugari ditu batuta, eta liburu bihurtuta

  • Zamorako landan (2014)

eta lankidetzan[13][14]

  • Gregorio Atxa-Orbea, "Orbe" Bertsolaria. Ego Ibarra. (Eibar, 1992).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat literatur lehiaketetan hartu du parte eta askotan irabazle suertatu.[15][16][17]

  • Palmadia (2005). Akzesita Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan.
  • Lila (2006). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua.
  • Lizar bat mortuan (2007). Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan saritua.
  • Bala hutsak (2008). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua, poesia modalitatean.
  • Makurgaitzak (2008). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua.
  • Otamendiren erloju mekanikaz (2009). Lasarte-Oriako Literatur saria, poesia modalitatean.
  • Gandiagari Adio (2009). Ermua Hiria Literatur Lehiaketan saritua, poesia modalitatean.
  • Hiru bisitari (2009). Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan saritua.
  • Biziraupen aferak (2009). Akzesita Ermua Hiria Literatur Lehiaketan.
  • Poeten dolarean poemak ehoz (2010). Irun Hiria Kutxa Literatur Lehiaketan saritua, poesia modalitatean.
  • Castilloren souvenirrekin j(s)olasean (2010). Zumarraga eta Urretxuko Iparragirre saria, poesia modalitatean.
  • Azpibideak (2010). Antsoaingo Lapurbide Literatur Lehiaketan saritua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.argia.eus/argia-astekaria/2426/jon-etxabe
  2. http://paralalibertad.org/teo-uriarte-mirando-atras/
  3. (Gaztelaniaz) «Cronología del proceso de Burgos» Diario Sur 2020-11-28 (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  4. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Proceso de Burgos: un juicio a la inversa» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  5. (Gaztelaniaz) Jon Etxabe. Juzgado y condenado: testimonio personal - Viento Sur. (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  6. http://www.ceaqua.org/quienes-son-las-personas-que-declaran-por-videoconferencia-2/
  7. «Jon Etxabek ondo gogoan dituenak (Zamoran bizitakoa ez ahazteko)» etakitto.eus 2014-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  8. Lasa, Irune. «"Atakan jarri behar da Madril; Zamorako kartzela borrokarengatik desegin zen"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  9. Jon Etxabe Garitazelaia, “Zamorako landan” : ataramiñe. (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  10. https://www.berria.eus/albisteak/91079/atakan_jarri_behar_da_madril_zamorako_kartzela_borrokarengatik_desegin_zen.htm
  11. Apaizak ere torturatuak / [egileak, Juan Mari Zulaika, Felipe Izagrre, Jon Etxabe (eta beste hamazazpi)]. — [Arrasate] : Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2017.- orr.38. ISBN 978-84-943095-5-7
  12. (Gaztelaniaz) Un expolicía de la prisión de Zamora, entre los imputados por crímenes del franquismo | CeAQUA. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  13. «Gregorio Atxa-Orbea, "Orbe" bertsolaria — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  14. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gregorio Atxa Orbea Orbe bertsolaria - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  15. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Jon Etxabe Garitazelaiari elkarrizketa» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  16. Berria. «'CASTILLOREN SOUVENIRREKIN J(S)OLASEAN' ETA 'ESTHER'» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).
  17. «28_ Literatur Lehiaketako sariak - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]