Enriqueta Basilio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enriqueta Basilio
Enriqueta Basilio 1968.jpg
Bizitza
Jaiotza Mexicali1948ko uztailaren 15a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria2019ko urriaren 26a (71 urte)
Heriotza modua : Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak atleta eta politikaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 59 kilogramo
Altuera 176 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Iraultzaile Instituzionala

Norma Enriqueta Basilio Sotelo (Mexicali, Kalifornia Beherea, Mexiko, 1948ko uztailaren 15a - Mexiko Hiria, Mexiko, 2019ko urriaren 26a), Queta Basilio izenez ere ezaguna, mexikar atleta izan zen. Sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea bihurtu zen 1968ko urriaren 12an XIX. Udako Olinpiar Jokoetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enriqueta Basilio, zuzi olinpikoa eskuan zuela, pebetontzia pizten.

80 metroko hesi-lasterketako Mexikoko txapelduna izan zen. 1968ko urriaren 12an, Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea izan zen.

2000 eta 2003 bitartean Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko diputatu federal izan zen.

2004an zuzi olinpikoa berriro eraman zuen Atenasko Udako Olinpiar Jokoen Mexikotik igaro zenean.