Erdi belarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erdi belarria
Gray907.png
Kanpo eta erdi belarria
Xehetasunak
Honen parte belarria
Konponenteak Tinpanoa
tympanic cavity Itzuli
Belarriko hezurtxoa
tensor tympani muscle Itzuli
stapedius muscle Itzuli
mastoid antrum Itzuli
aditus to mastoid antrum Itzuli
mastoid cell Itzuli
muscle of auditory ossicle Itzuli
Artikulazioa Kanpo belarria
Barne belarria
Nerbioa nerbio glosofaringeo
Identifikadoreak
Latinez auris media
MeSH A09.246.397
TA A15.3.02.001
FMA 56513
Terminologia anatomikoa

Erdi belarria belarriaren hiru ataletako bat da.

Airez betea dagoen barrunbea da erdiko belarria, tinpano mintzez estalia dagoena erabat. Barneratu ahala, erdiko eta barruko belarriak banatuz, beste mintz bat dago: leiho biribileko mintza. Bi mintz horien artean hiru hezur txiki daude: mailua, ingudea eta eskalanpoa; hezurrok duten formagatik ematen zaizkie izen horiek. Mailuaren kirtenak tinpano mintza ukitzen du eta burua ingudearekin elkartuta dago; ingudea, berriz, eskalanpoarekin lotuta dago eta hau, aldi berean, leiho biribileko mintzarekin. Hala, hiru hezur horiek elkarri lotuta daude, katea moduko bat eratuz, eta tinpano mintzaren dardarak transmititzen dituzte leiho biribileko mintzera. Erdiko belarria faringearekin lotuta dago Eustakioren tronpa izeneko hodi estu baten bidez. Erdiko belarriaren behealdean kokatuta dago Eustakioren tronpa eta erdiko belarriaren eta kanpoko airearen arteko presioa berdintzea da horren eginkizuna, tinpanoak presio berdina izan dezan bi aldeetatik. Hala, kanpoko presioa aldatzen denean (mendira igo edo hegazkinean ibiltzean, adibidez), ahoa zabaldu eta airea irenstean berdindu egiten da belarriko presioa, zeren eta, zerbait irenstearekin batera Eustakioren tronpa zabaldu egiten baita eta hartara tinpano mintzak presio berdina jasotzen du kanpotik nahiz barrutik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erdi belarri Aldatu lotura Wikidatan